hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

abril, 2020

mikel 2020 - 04 - 16

Egunotan, guztion ongizaterako lan egiten dutenen aurkako eraso ugariren berri izan dugu. Doilar, esker gaiztoko, koldar, maltzur, ezjakin, azpikari, okaztagarri, lerdo eta  toxiko horiek, euren osasunaren izenean,  horrelako makurkeriak egiten dituzte. COVID-19ak ez ditu kutsatuko, baina ez dira konturatzen erraietan duten gaixotasuna sendaezina dela.

mikel 2020 - 04 - 8

Azken asteotan balkoiak elkartasuna adierazteko gune bihurtu ditugu. Balkoietatik egiten ditugun txaloaldietan  ataka honetatik  irteten laguntzen diguten  zaindari zintzoei gorazarre egiten diegu. Ez dago zalantzarik, txaloak eta elkartasun-adierazpenak ondo merezita dituzte, baina gorazarre-zurrunbilo horretatik  asko eta asko kanpo geratzen direlako irudipena dut. Euren negozioen ateak itxi behar izan dituzten dendari  [ irakurri gehiago ]