hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 11 / 13

::Mikel Etxebarria.

Grisa. Grisa nagusi  zen. Herriko lantegietako labeek aireratzen zuten kedarrak grisez tindatzen zituen eraikin guztiak. Grisa zen giroa frankismoaren urte gogorrenek ez baitzieten itxaropenaren kolerei lekurik uzten. Zuria eta beltza argazkietan. Ezkondu aurreko despedidetan edo orfeoiaren ospakizunetan ateratako argazkietan grisaren tonalitate guztiak: gabardinetan, txapeletan, gorbatetan…

grisa nagusi zen

grisa nagusi zen

Silverioren bizitza grisegia iruditu zitzaion emazteari. Itsasadarraren ura baino grisagoa. Astean zehar, lanetik irtenda, afaltzeko ordura arte Silverio lagunekin elkartzen zen pote batzuk hartzera. Asteburuetan, berriz, orfeoia eta herriko futbol taldea ziren Labe Garaietako langile honen pasioak. Silveriok ez zuen gehiagorik behar pozik bizitzeko. Seme-alabarik izan balu kezka eta bizipoza handiagoak izango zituen, baina hainbestetan saiatu ondoren, hasierako samintasunak erosotasunari eta lasaitasunari bide eman zien.

Emaztea herriko gazterik ederrenetarikoa izan zen, eta askorentzat sorpresa izan zen Silverioz maitemintzea. Herrian zurrumurru ugari ibili ziren arren, benetan maite izan zuen bera baino dezente zaharragoa zen gizon hura. Ezkontzatik urte batzuetara, berriz, edertasuna ez ezik, maitasuna eta bizitza osoa ere alferrik zimeltzen hasiak zirela nabaritu zuen. Gehiago eskatzen zion bizitzari eta zoritxarrez, Silveriok ezin izango zion inoiz eman bilatzen zuen hura.

Senarra ez zen ezertaz konturatu. Ez zuen inoiz antzeman emaztearen ezinegona. Pipiek egurra jaten duten moduan, halaxe jaten zuen ezinegon hark bien arteko harremana, baina Silverio itsu zegoen. Ezin zitzaion inolaz ere burutik pasatu emakume batek emazte zintzoa izatea baino zerbait gehiago eskatu ahal ziola bizitzari. Etxean inor aurkitu ez zuen gau hark atera zuen Silverio itsutasunetik.

Galtzen ditugunak izaten dira gehien preziatzen ditugunak. Silveriok inoiz baino parranda gehiago egin zituen, bigarren mailara igo berria zen herriko futbol-taldearekin bidaia asko egin zituen, tabernak  itxi arteko potealdiak …, baina ezerk ez zuen estaltzen etxera heltzen zenean sentitzen zuen hutsunea. Kalean eta lagunekin plantak egin arren, gogoan zuen gauero emaztea.

Abestiak dio urruntasunak berekin dakarrela ahanztura, baina Silverioren kasuan ez zen horrela izan. Gainera, urruntasun hori ez zen hainbestekoa izan. Herriko futbol taldeak  kopa partida bat Burgosen jokatu behar zuela aprobetxaturik, erretiratu batzuek harako txangoa antolatu zuten. Futbola gutxienekoa izaten zen, egunerokotasunik irteteko aitzakia baino ez.  Halakoetan jana, edaria eta enparauak izaten ziren osagaiak  eta egun hartako enparaua Cirugeda Kafe- Teatroa  izan zen. Ikuskizun ibiltari horrek Francoren garaiko zentsurari iskin egiten  zion behin eta berriro eta inon ikusten ez ziren  izterrek eta amaigabeko eskoteek aho zabalik uzten zituzten egurrezko jarlekuak betetzen zituzten gizonezkoak.

Herriko taldea

Herriko taldea

Lehenengo saioa umorista batena izan zen. Gogoz ahalegindu bazen ere, txistu eta oihuak besterik ez zuen jaso, haragi- gosea umoreari gailendu zitzaion eta. Jarraian, guztiek espero zuten unea heldu zen, Lili vedetterena, alegia. Lili agertu zenean, adineko ikusle batzuei bihotza saltoka hasi zitzaien bular barruan, ia ahotik irten arte. Lili hura aurretiaz ezagutzen zuten, baina beste izen batez. Oholtza gainean zegoen arropa gutxiko andre hori Isabel zen, Silverioren emaztea.

Silveriorentzat kolpe  latza izan zen. Artean Isabel maite zuen, eta haserreak kezka eta beldurrari utzi zien lekua. Izan ere, Cirugeda ez zen tokirik egokiena Isabel bezalako emakume batentzat eta horretaz pentsatzen zuenean, ardi bat  eta otso ugari etortzen zitzaizkion burura.

Hurrengo neguan berri batek asaldatu zituen hango biztanle guztiak. Iparraldetik egiten ari zen bira barruan Cirugedak ondoko herria bisitatu behar zuen. Ikusmina ezin handiagoa izan zen,  eta moralaren aldetik ikuskizun baztergarria izan arren, asko izan ziren senarra joatera animatu zituzten emakumeak. Silveriok, ordea, zalantza gehiago izan zuen, baina orfeoiko lagunekin hartutako txikitoek behar zuen adorea eman zioten.

Curugeda Kafe Teatroa

Cirugeda Kafe-Teatroa

Umoristak txiste-sorta amaitu zuenean ez zen txisturik egon, ezta txalorik ere. Denak isilik, batzuk ilunpetan zegoen egurrezko oholtzari begira eta beste batzuk Liliren senarrari. Argiak piztu zirenean, orkestra txikiak kanta pikaro bat jotzeari ekin zion, baina eskenatoki erdiko vedettea mutu zegoen, garai zaharretako milaka mamu aurrean izango balitu bezala. Orkestrako zuzendariak musika eten zuenean gertatu zen. Ikusleen artean gizon bat altxatu egin zen eta  “Morucha” izeneko maitasun- kanta abesten hasi zen. Bat-batean, ondoan zeudenak  ere altxatu eta espontaneoarekin batera abestu zuten maitasun aitorpen hori. Orfeoi horrek nekez emango zuen hori baino emanaldi hunkigarriagorik. Une gogoangarri hartan mundua gelditu zen. Isabel eskenatokiaren erdian,  geldi-geldirik,  estatua balitz bezala, baina estatua hura bizi- bizirik zegoen  negar egiten zuen eta.  Aulki batean igota Silverio zegoen, lurrera begira eta arnasestuka, besteak baino gorago egon arren, erorita zegoen. Itxaropen guztiak galduta, urkamendirako bidean zihoan kondenatu bat bezalaxe sentitu zen. Gainontzekoak, emozioa bularrean kabitu ezinik, ustekabeko emanaldiaren protagonistei begira, mugitzen lehena nor izango zain.

Halako batean, …

 

Datorren astean jarraituko du. Nahi baduzue, idatzi amaiera. Ea asmatzen duzuen zer gertatu zen!

17 Erantzun orain arte.

  1. 005 Maider,Josefa, Iosu dice:

    Halako batean, kanta bukatu eta Silveriok eskua luzatzen dio bueltatzeko itxaropenarekin. Baina emaztea negar batean buelta eman eta korrika alde egiten du.
    Silverioren mundua gelditu eta isiltasun hartan bihotzak jota hil egiten da penaren erruz.
    Momentu horretan emaztea agertzen da Silveriorekin bueltatzeko asmoz, baina Silverio betirako joan zen jada.

  2. 005 Felix, Mayra, Koldo, Elena dice:

    Bat batean Lili ihes egin zuen kamerinora. Silverio bere bila joan zen eta egia aurkitu zuen: Lilik eta umoristak bi seme-alaba zeukaten, elkarrekin zeuden eta poz-pozik bizi ziren.
    Silverio konturatu zen Lili ondo bizi zela. Baina Lilik, ordea nabaritu zuen Silverio triste eta bakarrik zegoela eta pena handia eman zion. Horregatik proposatu zuen denak elkarrekin bizitzea. Silveriok baietz esan zuen eta beste mundu bat ezagutu zuen umoristarekin.

  3. 005 Aitor, Amaia, Mikel dice:

    Halako batean Silverio abesten zeuden guztiei isiltzeko eskatu zion eta hantze bertan sentitzen zuen guztia aitortu zion. Silverio oholtzara abiatu zenean umorista agertu zen eta bera geldiarazten saiatu zen. Orduan Isabelek gertatzen zena ikustean harengana joan zen banatzera. Dena lasaitu eta gero Silveriori aitortu zion umoristarekin amodio erlazioa zeukala. Silbverio lur-jota zegoela boltsikoan zeraman labana hartu zuen eta bihotzean saskada emanda, bere buruarekin amaitu zuen. Gertatu zena ikusita Isabelen bizitza hortik aurrera ez zen berdina izango.

  4. Sandra Baelo eta Borja Iglesias dice:

    Halako batean, Silveriok bere beldurra bazter batean utzita, ausardiaz betetako ekintza egin zuen. Aulkitik jaitsi eta oholtza gainera salto egin zuen eta bere emaztearen amodiozko kantarik kuttunena abesten hasi zen. Orduan, Isabelek begirada altxatu zuen eta berarengana hurbildu zen. Minutu pare bat begietara begira geratu ziren; bat- batean muxu eman zioten elkarri eta hunkituta zeuden ikusleak txaloka hasi ziren.
    Une hartan, Isabelek Silverio maite zuela eta bizitza osoa berarekin pasatu nahi zuela jakin zuen; hortaz, etxera joateko erabakia hartu zuen. Urteak joan urteak etorri, Silveriok Isabeli erakutsi zion aldatu egin zela eta emaztea guztiz zoriontsu izateko egin behar zuena ulertzen hasi zen. Beraz, lehengo bizitza grisa, kolore biziz betetzea lortu zuten.
    Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Cirugeda Kafe-Teatroan!

  5. 140181 dice:

    Publikoa txaloka hasi zen eta Isabel harrituta geratu zen. Silverio bere aulkira bueltatu zen eta antzekiak Isabel gabe jarraitu zuen.
    Antzerkia bukatu eta gero publikoa oihuka hasi zen Isabeli deitzen, orduan Isabel itzuli zen eta abesti bat kantatu zion bere senarrari, abesti horrekin barkamena eskatzekko asmoz. Silverio negarrez hasi zen eta bere bila joan zen. Musu horrekin adiskidetu ziren. Amaitzeko, Silveriok bere zaletasunak utziko zituela hitz eman zion eta elkarrekin etxera itzuli ziren.

  6. 140182 dice:

    Halako batean sabaitik lanpara bat erori zen Isabelen gainean eta Silverio ahalik eta azkarren abiatu zen bere maitearen bila. Silveriok bere emaztea hartu zuen besotan eta etxera eraman zuen, gaizki ez zegoelako.Hara heldu eta gero elkarrekin hitz egin zuten beren amodioari buruz; haiek konturatu ziren beren amodioa hilda zegoela, baina biek erabaki zuten elkarrekin lan egitea Isabelen ikuskizunean. Agian, inoiz entzun duzue haien izena: «Pinpinela».

  7. 140183 dice:

    Halako batean Silverioren emaztea oihu egiten hasi zen:
    -Zer egiten ari zara hemen zure lagun madarikatuekin? Orain bizi berria daukat eta zu ez zaude barne; beraz, hartu zure kanta zikina eta alde hemendik!!
    Silverio guztiz harrituta geratu zen eta han zeudenek bere aurpegian min handia ikusi zuten. Silveriok dar-dar egiten esan zuen:
    -Nire bizitzaren alaitasuna zara! Nirekin berriro bizitzera etortzen bazara aldatuko naizela agintzen dizut.
    Emazteak isilean entzun zuen eta Silveriok amaitu eta gero hau esan zuen:
    -Beste gizon bat aurkitu dut eta azkenean haurdun nago!
    Silveriok hau entzun eta gero burua makurtu zuen eta antzerkitik irten zen.

  8. 140251 dice:

    Zuzendaria altxatu zen eta oihuka Lilirengana joan zen Lilik abestu nahian. Lili negarrez zegoen eta geldi geratu zen. Bitartean, Silveriok begiratzen zuen eszena. Bat-batean zuzendariak ostikada bat eman zion Liliri; memento hartan Silverio zoratu zen bere emazteari emandako ostikadagatik eta eszenatokira hurbildu zen korrika. Silveriok labana handi bat zeukan eskuetan eta zuzendaria zulatu zuen lepoan. Lehen lerroak odolez Beteta zeuden eta ustekabean Lilik besarkada handi bat eman zion Silveriori. Orduan azaldu zion bazirela bi urte zuzendari madarikatu hark bahituta zuela. Une hartan biek ihes egin zuten eta orain oso pozik bizi dira elkarrekin klandestinitatean.

  9. 140252 dice:

    Halako batean, Isabelek hitz egiteko lehenengo pausua eman zuen eta Silveriorengana jo zuen. Hitz egiten hasi ziren eta Silveriok barkamena eta berarekin berriro egotea eskatu zion.
    Orduan Isabelek azaldu zion beste neska batekin harreman bat hasi egin zuela.Silverio konturatu zen bere emaztea betiko galdu zuela eta pentsatu zuen ez zuela baloratzen. Antzerkitik joan zen eta geroztik ez zuten berriro elkar ikusi.

  10. 140281 dice:

    Halako batean, isiltasuna apurtu zen. Isabelen agentea agertu eta oihuka hasi zen, nor zen morroi hori galdezka. Isabelekin amodiozko erlazio bt zeukanez, antzerkitik bota nahi zuen. Baina Silveriok ez zuen inondik inora handik ihes egin nahi, bestela Isabel galdu ahal zuelako. Hauxe ikusitakoan, Isabelek amoranteari zeraman pistola kendu nahi izan zion, baina borrokan pistolak tiro egin zuen, guztiak isilik utzita.
    Emakume gizajoa lurrera erori zen, hilda.

  11. 901 Ana, Irantzu dice:

    Halako batean, Isabelek erabaki zuen berarekin, Silveriorekin, ez zela itzuliko, oraingo bizitza aurrekoa baino hobea baita.

  12. 901 Batirtze, Cristina dice:

    Halako batean, Silverio guztiz hunkituta, oholtzara abiatu zen, Isabel besarkatzeko asmoz. Agertokira igo zen unean, topatu zituen begiak ez ziren emaztearenak, Lilirenak baizik. Bere bizitzako neska galdutzat emanda, kalera ihes egin zuen.

  13. 901 Javi, Ikerne, Mª Asun dice:

    Halako batean, han zeuden ikusleak txaloka eta braboka hasi ziren. Ikuskizun ibiltariaren zuzendaria konturatu zen Silverioren ahotsa apartekoa zela eta proposatu zion haiekin elkartzea. Egun hartatik aurrera, Silveriok eta Isabelek izugarrizko arrakasta lortu zuten elkarrekin, beren ikuskizuna eskainiz.

  14. 012 Laura, Ana, Izaskun dice:

    Halako batean, Isabel eskenatokitik jaitsi zen Silveriorengana joateko. Oraindik maiteminduta zegoela aitortu zion, eta gau osoa pasatu eta gero, elkarrekin bueltatu ziren etxera.
    Urtebete igaro ondoren, Silvia jaio zen eta zoriontasuna ailegatu zitzaien. Orain Silverio lanetik irten eta gero bere etxera joaten da familiarekin egoteko.

  15. Olga eta Dani dice:

    Bien begiradak gurutzatu ziren Gero Silverio hurbildu zen Isabelengana eta ondoren, besarkada bat eman zion. Une horretan jendea txaloka hasi zen eta Silveriok eskatu zion berarekin bueltatzeko. Isabelek onartu zuen proposamena eta musuak emanez, etxera bueltatu ziren. Handik lau hilabetera euren lehen semea izan zuten.

  16. Laura eta Zuriñe dice:

    Halako batean emakumea oholtzatik jaitsi zen bere senarrari laguntzeko eta besarkada bat emateko. Silveriok Isabeli esan zion bizitza bikoitz hori ulertzen zuela. Senar-emazteak izan bitartean, Silveriok ez ziolako eman berak nahi zuena, eta oraindik, Silverio maiteminduta zegoela. Jarraian, Isabelek dena entzutean, berbera sentitzen zuela esan zion.

  17. Marta & Mikel dice:

    Halako batean, Silverio aulkitik salto egin zuen eta etxera joan zen negarrez, ezin zuelako jasan horrelako egoera. Hori ikusita, Lilik oholtzatik salto egin zuen Silverioren atzetik publikoaren txalo artean.


Shares