Azken asteotan balkoiak elkartasuna adierazteko gune bihurtu ditugu. Balkoietatik egiten ditugun txaloaldietan ataka honetatik irteten laguntzen diguten zaindari zintzoei gorazarre egiten diegu. Ez dago zalantzarik, txaloak eta elkartasun-adierazpenak ondo merezita dituzte, baina gorazarre-zurrunbilo horretatik asko eta asko kanpo geratzen direlako irudipena dut. Euren negozioen ateak itxi behar izan dituzten dendari eta autonomoek, langabezian geratu edo geratuko diren milaka langilek, gure nagusiez arduratzen diren zaindariek (asko eta asko emakumezkoak eta etorkinak), supermerkatuetako kutxazainek eta abar luze batek ere gure elkartasuna eta esker ona merezi dute. Horiek gure babesa behar dute, bai aste hauetan bai txaloen oihartzuna isiltzen denean. Izan ere, elkartasun-uholde honek iraungipen-data badu, irakaspen eskasa aterako dugu krisialdi honetatik.
“Elkartasun-uholde honek iraungipen-data badu, irakaspen eskasa aterako dugu krisialdi honetatik” esaldiarekin ados nago. Nirez ustez, ekintzetan gauzatu behar ditugu halako txalo eta gorazarreak, bestela, alferrik. Adibidez, atzo ospatu zen Osasun publikoaren aldeko eguna; bada, orain arte argi eduki ez badugu ere, aurrerantzean nahitaezko apustua egin beharko genuke Osasun publikoaren alde (murrizketa gehiago barik, behar besteko inbertsioak eginda, eta abar).
Baserritarrei ere lagundu diezaiekegu honelako bideak erabilita:
https://www.bbkazoka.eus/eus
https://www.deia.eus/actualidad/sociedad/2020/04/08/huerta-casa-pedido-fresco-planta/1030201.html
Alegia, badira elkartasun hori hezurmamitzeko ekimenak.