hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 02 / 5

Hamaikaetabat Foroari hasiera eman diogu. Hamar egunik behin Athletic-i buruzko galdera luzatuko dizuegu gaiaz pentsatzen duzuena azal dezazuen. 14 forokide izango gara galderak egiteaz eta erantzuteaz arduratuko garenok. Dena den, gurea foro zabala da eta edozeinek parte hartu ahal du bertan. Forokideak izan nahi baduzue, animatu eta bidali mezua www.juanmateozabala.com/hamaikaetabat helbidera.

Aste honetako galdera Fontsik egin du eta  honako hau  da:

Azken hiru entrenatzaileetatik zein izan da taldeari gehien eskaini diona (kidetasunean, jokoan, ilusioan…)?

19 Erantzun orain arte.

  1. 016 taldea dice:

    Gehienok Bielsa izan dela pentsatzen dute, jokatzeko modu berri bat irakatsi zielako.
    Dena den, gutako batek pentsatzen du Caparrós izan zela taldea egin zuena eta Bielsak taldea eginda aurkitu zuela, beraz bere ustez Caparrós izan da taldeari gehien eskaini diona.

  2. hamaikaetabat dice:

    Batzuetan inportanteagoa da taldearen egoera entrenatzaile bera baino.Bielsaren taldearen jokoa urte luzez gogoratuko dugu, baina bigarren denboraldian giroa gehiegi petraldu zen (grabazioak, LLorente eta Amorebietaren kasuak, Lezamako lanak, Macuaren aldeko batzuen jarrera…)

    Joan zenean pena handia sentitu nuen, berak lortutakoa behin baino ez zelako aurretiaz gertatu (Koldo Agirre 1977an. Hala ere, nahiago dut aurtengo denboraldia iazkoa baino, joko onari lasaitasuna erantsi behar zaio eta

  3. Maite dice:

    Nahiz eta Caparros izan taldea egin zuena, Bielsak bere ukitua eman zion, eta horri esker denboraldi ikaragarria bizi genuen argentinarraren lehenengo urtean. Nik ez dut sekula urte hori ahaztuko!! Bielsaren bigarren urteaz ezin dugu berdina esan…
    Momentu arte Valverdek taldearen oreka lortu duela uste dut, joko ona eta giro ederra. Gainera, sailkapenean taldea Champions postuetan sendo mantentzea lortu du.

  4. patxi dice:

    Nire ustez, Bielsak piztu zuen ilusio gehien, bai taldean, bai zaletuengan, «erotze» puntua zuen eta. Horregatik, berak lortutakoa zail du Valverdek.

  5. Mugatzaileak dice:

    Oinarria Caparrosena da baina Bielsaren estilo bereziari esker, Athletic-en izena Europan zehar ezagutzera eman zen. Aspaldi bizi izan ez zen ilusioa piztu zuen, orain arte dirauena. Valverderen emaitzak onak izan arren, lehoiek ez dute Bielsarekin ematen zuten beldur hura ematen. Gure ustez LLorente falta zaigu…

  6. Jon dice:

    Nire ustez bakoitzak gauza desberdinak eskaini dizkio Athletiki.

    Caparrosekin, nahiz eta joku erakargarria ez egin, Final bat berriz ere jolastea lortu genuen. Asko eta askok,ni barne, ez genuen Athletik Final bat jolasten ikusi eta horrek gazteengan eta Bilbo osoan ilusioa piztu zuen. Gure taldea bueltan zen 25 urte pasa eta gero. Gainera, Caparros erabat integratua egon zen gure artean.

    Bielsarekin, edozein zalek bere taldeak jolastu nahi duen moduan aritu ginen. Europan izandako erakustaldiek oihartzun handia izan zuten. Joku eder horren ondorioz, 2 final urte berean jokatzea lortu genuen. Emaitzak alde batera utzita, hori errepikatzea ezinezkoa izango da.

    Valverderekin oreka bat lortzen ari gara. Azpimarratzekoa da, urte batzuk igaro eta gero, ez garela Ligako «koladeroa». Seinale ona da. Proiektuari jarraipena ematen bazaio gauza politak lortuko ditugulakoan nago.

  7. Nuria dice:

    Hirurak oso desberdinak dira. Caparrosekin bai kopako final bat bai eufara sailkatzea lortu bagenuen ere, jokoa ez zen oso ikusgarririk.

    Bielsarekin bi final jokatu genituen, nahiz eta galdu, jokoa eta harreman berezi sortu ziren entrenatzailearekin. Ganiera partidu izugarriak utzi dizkigu gure historian eta gure oroipenean.

    Orain dagoena Valderde da eta momentuz ez daukat kexarik ez jokoarekin ezta giroarekin. Horretaz gain, etxeko pertsona denez gure konfiantza eta errespetua dauzka.

    Laburdilduz, batekin geratu beharko banu, Bielsarekin geratuko nintzateke.

    Amaitzeko San Mamesen Bielsari abesten geniona abestuko dizuet:

    «A LO LOCO A LO LOCO A LO LOCO
    A LO LOCO SE VIVE MEJOR
    A LO LOCO A LO LOCO A LO LOCO
    A LO LOCO SE VIVE MEJOR BIELSA!!!!!!!!!!!!

  8. Juan Carlos Murillo dice:

    Batzuetan entrenatzaileen izaerek itsututa ibil ote gaitezkeen zalantza dut; hau da, komunikabideetan ohiartzun handiagoa dutenak hobeak, ala txarragoak, direla eman ote lezakeen, taldearen emaitzak apur batean desitxuratuz … ni ere ados nago hamaikaetabatek dioenarekin; aurtengo denboraldia oso positiboa da, oraingoz, eta oraingo entrenatzailearen eraginez, aurreko entrenatzailaren eraginez, jokalarien euren egoeragatik, edo faktore horietako edota beste batzuen eraginez den, oso denboraldi polita ikusten ari garela uste dut.
    Hortaz, nire botua Txingurriri!

  9. Ibon dice:

    Caparrosekin emaitza onak, baina oro har joko eskasa. Bielsarekin inoiz ikusi ez dugun jokoa, baina talde irregularra eta giro eskasa eta arazoak jokalari eta entrenatzailearen artean. Txingurrirekin gure betiko jokoa eta ilusioa goraka…Nire botoa Txingurrirentzat!
    Dena den zaila izango da Bielsarekin lortu genuena berriro lotzea.

  10. Leticia dice:

    Nire ustez, hiruretatik Caparrós izan zen gehien eskaini ziona taldeari. Caparrósekin Athletic-zaleok pozik geunden, jokalariak ere bai eta emaitza onak lortu zituen. Bielsak, ordea, ez zuen lortu hain emaitzak onik eta jokalariekin eztabaida asko izaten zuen

  11. Fran dice:

    Orain dela urte batzuk, Athletic apurtuta zegoen talde bat zen, ia ia bigarren mailara jaitsi ginen, eta supituki Caparros iritsi zen. Berak konfiantza handia eman zioten jokalariei, eta irakatsi zioten taldearen gogortasuna gauza inportanteena zen, hain zuzen ere, defentsan. Nahiz eta Athletic-en jokoa hainbestekoa ez zen, oso emaitza onak lortu zituen (kopako final bat jokatu genuen). Talde bat sortu zuen.

    Gero Bielsa etorri zen. Taldea eginda zegoen baina zerbait faltatzen zitzaion. Orduan bere tikitaka eta presio sistemaren bidez, beste mailara eraman zuen taldea. .

    Orain Valverdek nahiz eta jokalari inportante batzuk joan diren, beste bien gauza onenak lotzea lortu du eta oso denboraldi ona egiten ari da.

    Horregatik pentsatzen dut bakoitzak ekarri duela bere harri koskorra.

  12. mikel dice:

    Caparrosi ez diot meriturik kendu nahi, baina gauza batzuk gogoratu behar dira. Lau urte horietan, kanpoko zein etxeko partidetan, zenbat puntu lortu ziren lehenengo lau sailkatuen aurka? Kopurua negargarria da. Valverdek denboraldi erdian puntu gehiago lortu ditu.

    «Biurteko beltzetik» hona, puntuak kontuan hartuta,noiz egon da Athletic jaistetik hurbilen? Kaparrosen bigarren denboraldian. Denboraldiaren amaiera eskasa izan zen. Valentziako finala prestatzearren ordezkoekin jokatu zituen azken partidak Caparrosek. Betisen kontrakoan miraria gertatu zen eta Armandoren geldiketa zoragarriei esker Athleticek irabazi zuen partidako aukera bakarrean sartutako gol bati esker. Horixe izan zen salbazioa eman zigun partida, ondorengo guztiak galdu ziren eta.

    Amaitzeko, Caparrosen garaiko zenbat partida gogoratzen dituzue joko onagatik? Nik bakarra, Sevillaren aurkakoa. Bielsaren garaiako partida ugari, ordea, betiko geratuko dira zaleen gogoan.

  13. fontsi dice:

    Neuk ere nire iritzia eman nahi dut; galdera jarri ostean, ez dut «aldeanoarena» egingo, harria bota eta eskua ezkutatu, hain zuzen.
    Egia esan, orain arte esandako guztiarekin guztiz ados egonda ere, hiruren arteko bat aukeratu nahi dut. Foroan esan duzuen bezala hirurek ekarpen onak izan dituzte. Batetik, Caparrosek (Jokin deitzea inoiz ez zitzaidan gehiegi gustatu) oinarriak jarri zituen eta Txingurrik taldeari hain beharrezkoa zuen oreka eman dio. Baina, bestetik, Bielsak beste inork inoiz eman ez diguna eman zigun: beste modu batean jokatzea posible zela erakutsi zigun. Ziur asko, gaur egun ez nuke kontratatuko, berarekin arazo larriak ere izan genituelako, baina berak utzitakoa ez zigun lehenago, eta ez digu geroago, beste inork eman.

  14. Ana dice:

    Jakin badakigu gaurko Presidentea, Josu Urrutiak, hauteskundeak irabaztea lortu zuela Bielsa etortzeagatik. Eta gero «bota» egin zuen nahiz eta zale guztien kanta «Bielsa quedate» izan.
    Gogoratu behar dugu Bielsa Jaun bat bezala joan zela, baina Urrutiaren portaera deitoragarria izan zen.
    Zale bakar bat ere ez zen geratu Bielsaren taldearekin gozatu gabe, baina urte bat pasa eta gero bakar bat ere ez zen geratu Athletic-ekin sufritu gabe. Zerutik infernura pauso bat baino ez dagoela erakutsi digu futbolak.
    Bai Caparrosek bai Valverdek gauza onak egin dituzte, baina Bielsak lortu zuen zaleen maitasuna. Bere izena jokalarienak baino gehiago entzuten genuen San Mamesen tipo zuhurra izan arren.
    Nire ustez, bi finalak galdu eta gero, jokalariek ez zuten nahi berarekin jarraitu eta ahal izan zuten guztia egin zuten bera botatzeko.Azken batean harekin lan gehiegi egin behar zuten eta hori ez zaie batere gustatzen. Pena bat benetan.
    Orain Valverderekin gozatzen ari gara eta espero dut horrela segitzea.
    Baina berdin da nor izaten den entrenatzailea, zu zara nagusia, Athletic!

  15. Aupa Gurpe! dice:

    Zail egiten zaigu bat aukeratzea. Bielsak aldatu zuen jokoa eta urteetan ikusten ez zen Athletic ikusi ahal izan genuen. Erdi- erotu egin gintuen. Bielsaren lehenengo urte magiko hartan, ostegunetan hasten zen asteburua eta sinestuta geunden edozein ekiporen aurrean garaile izan gintezkeela. Baina, Valverdek konektatu du ekipoarekin eta Bielsaren joko politak aurrera eramateko gai ere bada. Zaleok berriro gaude ilusioz beterik eta emaitzak ezin hobeak dira.

  16. lorea dice:

    Uste dut bakoitzak gauza onak eta txarrak dituela. Caparrosekin lortu genuen ilusioa edukitzea, argi dago Athleticken jokoa ez zela ona baina Valenziako finala zen hunkigarria. Ez zuten lortu Errege kopa irabaztea, baina ilusioa bueltztzea lortu zuten.
    Bielsarekin Athleticken jokorik onena ikusi ahal genuen. Lehenengo denboraldia zen ederra, Athletickek lortu zuen hunkitzea euren jokoarekin. Baina esan behar da Bielsaren agurra oso tristea izan zela eta uste dut berak ez zuela merezi.
    Txingurri da oraingo entrenatzailea eta nire ustez oso ondo ezagutzen du Athletic, horregatik aurten Athleticken emaitzak oso onak izango dira.

  17. azeri zurigorria dice:

    Nahiz eta Valverde bertokoa izan eta Athletic-eko aldagela oso ondo ezagutu, han sortu zen eta, nire ustez, azken hiru entrenatzaileetatk taldeari gehien eskaini diona Bielsa izan da. Bere goitizina «zoroa» zen baina belagilea ere deitu ahal zuten eta oraindik Bilbon egongo balitz, San Mamesek zerutik bidaltzen dizkigun bedeinkapenak ez ezik, Vatikanokoak ere izango genituzke.

    Azeri zurigorria

    • Aupa Gurpe! dice:

      Vatikanoko bedeinkapenak baino gogokoago ditugu Begoñako Andra Marirenak. Ez duzu uste, ba, Begoñakoaren bedeinkapenek Vatikanoaren bedeinkapenek besteko balioa dutenik? Guk, bai!!!!


Shares