hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 12 / 2

::Jon Orcasitas.

Zer egin dezakegu (zaleok) edo egin dezakete erakunde publikoek zein futbol taldeek zelaietara borroka bila doazen zaleak, ultrak erabat futbol mundutik aldentzeko…?

 

Milango ultrak

Milango ultrak

14 Erantzun orain arte.

  1. Jon Orcasitas dice:

    Igandetik hona, bolo-bolo dabilen gaia da. Zer egin ultrekin…? Nire ustez, erantzunik errezena Real Madrileko eta Bartzelonako presidente ohiak (Joan Laporta) eman diezagukete. Hain zuzen ere, zelaira sartzea debekatzea. Gaur egun talde horietako ultrek ez dute lekua ez Santiago Bernabeun, ez Camp Noun.
    Era berean, aipatzekoa da baita arritzekoa ere, Real Madrilen Ultra Sur taldeko buruzagia izatez ez dela talde txuriaren zalea, baizik eta Atletiko Madrilena. Nola posible da hori…? Erantzuna garbia da. Ultra Sur taldearen atzetik badira negozioak zeinari buruzagiari dirua eta boterea ematen dizkiotenak. Erakunde publikoek, nire ustez, babesa eman beharko liokete futbol taldeei eta arazo honen aurrean elkarlanean aritzea

  2. mikel dice:

    Konponbideak bilatzeko arrazoiak aurkitu behar. Argi dago lehenengo errudunak ultra taldeak osatzen dituztenak direla. Oso buru gutxi izan behar da kilometro piloa egiteko borroka antolatu batean parte hartzeko, eta horixe izan ohi da taldeen arduradunek egin ohi duten gogoeta, euren erantzukizuna estali nahian erabili ohi duten aitzakia. Izan ere, taldeen arduradunek zein jokalariek zerikusi handia izan dute ultren taldeen hedapenean. Eta zer esan giroa berotzen adituak diren kazetariez edota ezikusiarena egiten duten arbitroez?
    Konponbideak bi hauek izan litezke:
    – Talde guztiekin berdin jokatu, talde handien jarraitzaileen gehiegikeriak maiz estali dira eta.

    – Horrelakoak onartzen dituzten taldeei zigor gogorrak ezarri: isunak, zelaiak ixtea, puntuak kentzea, maila galtzea …

    Duela urte batzuk San Mamesera semea eraman nuen Anderlecht-en aurkako partida ikustera. Haur bat zelaira pozez gainezka joatea eta etxera beldurturik eta negarretan heltzea tristea da.

  3. fontsi dice:

    Nire ustez,lehenengoz eta behin ultra bat zer den definitu beharko genuke, eta hori ez da batere erraza. Neuk, behintzat, ez dut uste ultraren karneta duen zalerik dagoenik; beraz, zaila izango da esatea zein den ultra arriskutsua eta zein lagun txarrak dituen zalea.

    Gauzak horrela, ez zait bidezkoa inguru edo alde batean dauden guztiak seinalatzea edota kriminalizatzea. Baten batek legezkoa ez den zerbait egiten badu, kanpora; bestela ez, ez da inor bere itxuragatik edo pentsakeragatik zigortu behar.

    Ala zuek ez duzue tribunetan borrokarik edo portaera desegokirik ikusi?

  4. Alvaro dice:

    Aupa,

    Eskerrik asko bideo ipintzeagatik Jon.
    Nik beti pentsatu dudan bezala arazo honetako erruduna POLITIKA da.
    Fontsi, nire ustez hau da ultra bat: kirolaren bidez ideia politikoak erakusten dituen pertsona bat. (Berdin zait bortitza den ala ez)

    Klubei, orain arte, ondo etorri zaie fultbola eta politika nahastea.
    Oso polita da «Nire kluba / Nire Herria» eta horrelako gauzak. Oso polita da banderak eramatea. Bazkide asko egin dute honi esker.

    Baina zer gertatzen da? … jendea hiltzen dela , autobusak harrikatzen dulela, bortxakeriak gora egiten duela.

    Nik Montmeloko Formula bateko sari nagusira joaten banaiz ez dut inolako arazorik izango. Formula batean ez dagoelako ultrarik.

    Nik esango nioke klub guztietako bazkideei: Utzi politika alde batean eta goza ezazue zuen zaletasunarekin.
    Politika egin nahi baduzue erabili beste bideak.

  5. Nuria dice:

    Fontsik ekarri diguna, nortzuk diren ultrak hain zuzen ere, garrantzitsua da Jonek egindako galdera erantzuteko. Neuk oso argi daukat nor den ultra bat baina seguraski uste batzuk daudenez; zenbat buru, hainbat aburu, ez naiz sartuko punto honetan; bakarrik esango dizuet San Mamesen ez dagoela ultrarik.
    Zer egin dezakegunari dagokionez, aukera asko daude vaina horretarako bai zuzendaritzek, bai erakundeek bai zaleok parte hartu behar dugu, denok batera.

    Arazo hau konpontzeko aukera bat izango litzateke Italian egiten dutena hau da; kanpoko zaleek sarrerak erostean izen-abizenak nahiz nan eman behar dituzte. hau eginez gero, oro har jakingo dugu nortzuk etorriko diren gure zelaira. Ondo esan dut Alvaro gure zelaira, Athletic bazkide bainaiz.
    Beste aukera bat ezagutzen diren taldeei ( Frente atléticoari, Yomusei ….) sarrerak saltzea debekatzea izango litzateke. Talde hauek sarrerak eskatzen dizkiete futbol taldeei zergatik saltzen dizkiete? San Mamesen hau gertatu da eta etorri direnean poliziek nor babesten dute? Erantzuna argi dago gertatu delako behin baino gehiagotan.
    Amaitzeko ez dugu ahaztu behar gure artean zale batzuek ere irain gogorrak esaten dituztela eta hauei ez diegu deus esaten.
    Futbolean, bizitza orokorrean bezala, ezin dugu dena onartu behar eta zure ondoan dagoenak «puto negro», besteak beste, esaten baldin badu, esaiozu isil dadila.
    Denon artean San Mamesetik portaera hauek bota behar ditugu, gure arduraduna delako.

  6. Nuria dice:

    Alvaro, galdera bat egitea gustatuko litzaidake.
    Zure ustez, zure arrazoiketa erabiliz, Iribar eta Kortabarria ultrak ziren? Gogora ezazu ikurriña bat atera zutela futbol zelai batean, are gehiago ikurriña une hartan ilegala zela.
    Betidanik kirola erabili ohi dugu eskubideak lortzeko,injustiziak salatzeko, …eta
    zer kirol aukeratuko duzu injusticia salatzeko? erantzuna erraza da zaleenganaino heltzen den kirola eta hori futbola da

    • Alvaro dice:

      Aupa Nuria,

      Zuk eman didazu erantzuna: «Betidaik kirola ERABILI …»
      Hori egitari txarto deritzot, baina egiten baduzu kontu handia izan behar duzu. Gertatutakoak arrazoia eman dit.

      Nik ez nuke kirolik edo zaletasunik zerbait zalatzeko.
      Sare sozialak edo beste bideak erabiliko nituzke, hori egiteko daudelako.

      Nik partida bat ikustera joaten naizean ez dut banderarik ikusi nahi, fultbola ikusi nahi dut, besterik ez.

      Iribar, Kortabarria eta butbolzale asko ez dira ultra bortitzak, baina, nire ustez, txarto egiten dute.
      Ulertzen dut haien portaera, eta horrekin ados bazaude, primeran !!

      Nik nahiago dut gauza bakoitza bere lekuan jarri.
      Seguraski arraroa naiz, edo horrelako zerbait.

      • mikel dice:

        Arrazakeria baztertzeak, berdintasunaren edo giza-eskubideen alde egoteak, pobreziaren aurkako kanpainetan parte hartzeak… ez dute zerikusirik ultra izatearekin. UEFAk berak, arrazakeria baztertzeko deia egiten duenean, politika egiten du partida guztietan.

        Cazzely,Socrates,Iribar,Kanouté… bezalako jokalari gehiago egongo balira,futbolean arazo gutxiago egongo lirateke. Nahiago ditut inguruan gertatzen denaz kezkaktzen diren jokalariak irudi hutsak direnak baino.

        • Alvaro dice:

          Ados nago zure ikuspuntuarekin eta azaldu dituzun adibideekin.
          Baina, adibidez, Piquek egin zuena ez zitzaidan batere gustatu.

          Nuriak esan zuen bezala: zenbat buru, hainbat aburu. :-)

  7. hamaikaetabat dice:

    Etxean uso, kalean otso.
    Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau.
    Zaku berean sartu ta danak makillatu.

    Hiru atsotitz hauek bururatu zaizkit zuen komentarioak irakurrita.

    Lehenengo biek «hain eredugarriak» iruditzen zaizkigun Europako Iparraldeko zaleei egiten diete erreferentzia. Ingelesek, alemaniarrek, daniarrek… istilu larriak sortu dituzte euren mugatik kanpo. Schalkeren jarraitzaile batzuen portaera eskasa ikusi ahal izan genuen duela 3 urte Bilbon bertan.

    Hirugarrenak Tebasen asmoa laburtzen du. Hemendik aurrera eskuak altxaturik eta nortasun agiria ahoan sartu beharko omen dugu.


Shares