hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 09 / 4

::Maite Gonzalez Bilbao.

Domekan Santiago Bernabeun jokatu genuen, eta zelai horretara joateak badakigu zer dakarren edozein talderentzat, esfortzu  bikoitza. Bai etxean talde indartsua delako, baita etxekoek aldeko arbitroa izaten dutelako ere. Hau jakinda, pasa den astean Valverdek Bernabeun  proposatutako joko sistema ez dut batere ulertzen, Real Madrilek ez ditu lotsatiak barkatzen!!

Athletic-ek anbizio falta izan zuen. Nahiz eta Madril-i gauzak erraz jarri ez, kontraerasoan jokatzeko aukera eman genien, eta hor Madril-ek ez du hutsik egiten. Gainera, jokalari batzuk desagertuta egon ziren. Aritz Aduriz ez zen jokoan asko sartu, Muniain-en ahaleginek ez zuten fruiturik izan eta Markel Susaeta ere nahiko desagertuta ibili zen; are gehiago Ramos-en zaplaztekoa jasota  “nahi gabeko” jokaldi batean, Sergio Ramos beti berearenak egiten.

Muniain Di Maria eta Khedirarekinn

Muniain Di Maria eta Khedirarekin

Badirudi Bernabeun jokatzen ditugun partidak aldez aurretik erabakita daudela, galduko dugun susmoa dago beti. Beraz, hau horrela izanda, nik nahiago dut pasa den urtekoa bezalako partida egitea. Marcelo Bielsak proposamen askoz ere ausartagoa egin zuen, eta hori zaleok eskertzen dugu. Iazko emaitza ere kaskarra izan zen , 5 eta 1-ekoa, baina behintzat ausardia eta indarra erakutsi genuen.

Herrerin- i sartutako gola

Herrerin- i sartutako gola

Gainera, Casillas-i mesede eskasa egin genion. Real Madril-ek Athletic bezalako aurkari asko baldin baditu, Diego Lopez atezaina estutzen ez duena, Casillas-ek oso zaila izango du aukera bat edukitzea.

Erantzun bat orain arte.

  1. hamaikaetabat dice:

    Madrilen jo, iraun eta engainatu: urteroko kontua. Hobe ez joatea. Partida batera ez joateagatik 3 eta 0 galtzen da, eta nik uste dut merezi duela. Txartel, neke eta lesio gutxiago hurrengo partidetarako.


Shares