::Amaia Moraga Iparraguirre
Guztiok izan dugu noizean behin bizkarreko mina, baina norengana jo behar dugu hau gertatzen denean?
Galdera honek erantzuna dauka, gure minaren konponbidea fisioterapia da eta.
Fisioterapeutak gure gorputzaren adituak dira, hau da, nola funtzionatzen duen ikasten dute. Mina bizkarrekoa izan arren, jatorria beste atal batean egon daiteke, horregatik oso inportantea da arazoa konpondu behar duen profesionalak gorputz osoari buruzko ezagupenak izatea.
Baina horrelako arazo bat agertzen denean, askotan jendeak ez daki norengana jo, eta berdin zaio masajista batenera edo fisioterapeutarenera joatea. Gaixoek ez dakiten arren, haien artean alde nabaria dago.
Fisioterapeuta ikasteko unibertsitatera joan behar da, lau urteko ikasketak dira eta gainera praktika asko egin behar dira. Aipatutako ikasketetan, kardiologia, neurologia edo anatomia ikasi behar dituzte besteak beste. Horri esker, gure gihar guztien nondik norakoak ezagutzen dituzte. Masajista izateko, ordea, 6 hilabeteko edo urte bateko kurtsoa ikasi behar da, eta ikasketak ez dira fisioterapian emandakoak bezain sakonak.
Lanari dagokionez, fisioterapeuten lana ez da mugatzen masajeak ematera. Horrez gain, elektroterapia, orratzak edo bendak ere erabiltzen dituzte. Gainera, hainbat arlotan lan egin dezakete: ospitaletan, ebakuntzak egin ostean, egoitzetan, adinekoen bizitza hobetzen, kliniketan edo kirol taldeetan lesioak artatzen …
Honekin guztiarekin ez nago esaten bata bestea baino hobea denik, baina argi dago oso inportantea dela ondo aukeratzea nora joaten garen. Azken batean, gure gorputza horren esku utziko dugu.
Amaitzeko, fisioterapiaren mundura hurbiltzera gonbidatu nahi zaituztet. Jo profesional batenera eta ezagutu gure lana. Ziur egon lagunduko dizugula eta pozik geratuko zarela, jendearen bizitza hobetzea gehien axola zaiguna da eta.


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Zorionak egin duzun artikuluagatik!
Zorionak amaia! Asko gustatu zait artikulua. Segi horrela eta munduko zorte handiena opa dizut zure lanbidean! Muxu haundi bat debatik
Eskerrik asko argitaratzeagatik!! Espero dut zuen gustukoa izatea 😉
Azalpen polita eta argia. zorte izan!