hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 10 / 8

::Mikel Etxebarria.

Galiziako neska gizajo baten hilketak agerian utzi du txapapotea baino belatzagoa den kazetaritza mota bat, jazoera- kazetaritza. Hilketak, bahiketak, bortxaketak…hizpide nagusi izaten dira saio askotan, albistegietan ere bai, eta lehia izugarria dago xehetasunik makabroen bila. Egunotan «El Caso» egunkariko kazetaririk ausarteena ere lotsatuko luketen portaera ugari ikusi ditugu, zein baino zein baztergarriagoa.

Irakasleei esan ziela amak akabatu nahi zuela, amamaren ondasun guztiak jasoko zituela… horrelako txutxu-mutxuak egiatzat hartu dira eta komunikabide guztien izenburu bihurtu dira, iturrien fidagarritasunari erreparatu gabe. Hedabideek faltsukeria itzela erakutsi dute. Iskanbilaren bila biktimaren bizitzan arakatu ostean, detaile morbosoenak ezagutzera eman dituztenean, neskaren aurpegia pixelatzeko ardura hartu dute. Gaitzerdi!

Pasa den egunean, «prime time» izeneko horretan, telebistako bi kate handitan Santiagoko hilketari buruzko saioak programatu zituzten ordu berean. Gonbidatuek lohian igerian oso trebeak diren arrain batzuk ekarri zizkidaten gogora. Algortan horiei guaito izena ematen diete. Getxo ingurukoak ez direnentzat esango dizuet euskaraz Kabuxa esaten zaiela eta babosa gaztelaniaz.

hil berri bazuten, artean bigun egondo zela esan zuen Mariló Monterok

Hil berri bazuten, artean «biguntxo» egongo zela esan zuen Mariló Monterok.

 

5 Erantzun orain arte.

  1. 140251 dice:

    Gure ustez, Espainian arazo bat dago kazetaritzarekin. Krisia agertu eta gero komunikabideek langileak kaleratu dituzte; ondorioz, egunkariek, telebista kateek eta abarrek berriak agentzia berberetatik hartzen dituzte. Gainera, telesaio eta teleberri guztiek gidoi berbera jarraitzen dute; horrexegatik berri berbera aurkitu ahal da leku guztietan.

  2. 140252 dice:

    Lehenik eta behin esan nahi nuke prensa mota hau gero eta arruntagoa dela, jendea morbosoa dela eta telebista kateek lehiatzen dutela euren artean ikusleak lortzeko. Nahiz eta gizarteak kontra dagoela esan, azkenean beti kontrakoa frogatzen da. Alde batetik, saio hauek ospetsuenak dira eta beste aldetik, jendeari gustatzen zaizkio. Amaitzeko, azpimarratu nahi nuke gizarte honek aldaketa bat behar duela hobetzekko.

  3. 140281 dice:

    Oro har ados gaude artikuluarekin. Jendeari morboa gustatzen zaio eta kazetariak horretaz aprobetxatzen dira. Telebistan berriak puzten dituzte, audientzia handiagoa izateko. Gaur egun, dirua lortzeko jendeak edozer egiten du eta errespetua eta balioak ahazten zaizkio. Normalean kaltetuak ahazten zaizkigu eta haiek oso txarto pasatzen dute momentu horietan. Dena den, egia da batzuetan familiak eurak telebistara doazela eta haiek onartzen dutela kasuari buruz hitz egitea.

  4. 140282 dice:

    Lehenik eta behin esan nahi dugu artikuluan esandakoarekin ados gaudela, baina gure ustez hedabideek ez daukate erru osoa. Bai gizartea osatzen dugunok, bai hedabideek horrelako berriak bultzatzen ditugu morboa gustatzen zaigulako.

  5. 140181 dice:

    Ados gaude, berri hauek oso nazkagarriak dira, baina oso zaila da muga bat ipintzea. Alde batetik, jende askori horrelako berri eta saioak gustatzen zaizkio eta beste aldetik,ia komunikabide guztiek ematen dituzte horrelakoak arreta erakartzeko.


Shares