hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 10 / 13

:: Supersagu Beltza.

Emakumeen eskubideak defendatzeko asmoz sortu zen Ukrainian Femen taldea. Sobiet Batasuneko errepublika ohian jokatu zen Europako futbol txapelketa aprobetxatu zuten taldeko kideek sexu-turismoa salatzeko. Hasierako ospea gehiago zor izan zioten titiak airean eramateari zabaldu nahi zuten mezuari baino. Izan ere, gehienek protagonismoa bilatzen zuten neska lotsabakotzat hartu zituzten. Hala ere, emakume horien ekintza ausartek Ukrainiako mugak gainditu zituzten, betiere sexu-berdintasun eta laikotasunaren izenean.

Pasa den astean Madrilgo kongresuan protesta egin zuten PPren gobernuak abortuaren legeari ezarri nahi dizkion murrizketen aurka. Hedabideen arreta erakarri bazuten ere, alde guztietatik kritika gogorrak jaso dituzte. Batzuen ustez, parlamentuan protesta egitea demokrazia urratzea da, parlamentua herritarron borondatearen isla delako. Beste batzuk, berriz, mezuarekin bat datoz, baina ez dute zilegi ikusten emakumearen gorputza biluztea emakumeen eskubideak aldarrikatzeko orduan.

Larunbatean, telebistako saio batean astindu ederra eman zion Femen-eko kide batek Hermann Tertsch kazetariari eta harrapariak harrapakin utzi behar izan zuen debatea. Beraz,  argi dago gorputza baino zerbait gehiago direla buru loreduneko feminista hauek.

Lara Alcazar Femen-en bozeramailea

Lara Alcazar Femen-en bozeramailea (El Mundoren argazkia)

Ez dakit zertan geratuko den emakume hauen borroka, baina neuri, behintzat, min handiagoa ematen dit parlamentuan ministro batek soldatak ez direla jaitsi esateak emakume batzuen titiak ikusteak baino. Ez dut inor mindu nahi, baina… prefiero que me enseñen las tetas a que me toquen las pelotas.

 

5 Erantzun orain arte.

  1. 140181 dice:

    Ados gaude honelako ekintzekin euren helburua lortzeko, baina gure ustez, falta da gizonen protesta;horrexegatik proposatzen dugu hauek ere parte hartzea «burusoilak» eginez, adibidez.

  2. 140182 dice:

    Ondo iruditzen zaigu kaltegarria ez delako, inori kalte egiten ez diolako; gainera, euren helburua lortzeko balio du. Baina galdera bat dugu: Femen mugimenduan parte hartzeko kastina pasatu behar da?

  3. 1400251 dice:

    Gu ados gaude talde honekin; gaur egun gehienok isilik gaude eta badirudi gauza guztiekin ados gaudela. Hala ere, hauek, behintzat, euren borrokarekin gauzak aldatzen saiatzen dira. Hauek modu desberdinak erabiltzen dituzte arreta erakartzeko eta apurka-apurka lortzen ari dira.

  4. 1400252 dice:

    Femen mugimendukoak poterearen kontra daude eta moral bikoitzaren aurka egiten dute lan euren gorputza erakusten. Estrategia ona iruditzen zaigu arreta handia lortzen dutelako; horrela hedabide guztietan agertzen dira.

  5. 1400253 dice:

    Esaten dutenarekin bat gatoz; neska hauek egiten dutenarekin ez diote inori minik egiten. Gure ustez, bakoitzak bere gorputzarekin nahi duena egin dezake.


Shares