::Maite Gonzalez Bilbao.
Athletic Club-eko fundazioak eta Caritas-ek antolatutako enkante solidarioan 12.286,88 euro biltzea lortu da. San Mames “zaharrean” jokatutako azkeneko partidan jokalariek erabilitako elastikoak enkantean jarri ziren, eta eskaintzarik handiena Julen Guerreroren elastikoagatik izan da; 3.750 euro lortu dira elastiko horren truke.
Nola ez! Ni ez nau batere harritzen. Guerreroren harremana Athletic-ekin eta zaleekin hautsiezina da, lotura oso berezia da. Motibo askorengatik beti egongo da zaleen bihotzetan, jokalari euskalduna, bizkaitarra, zintzoa, 90eko hamarkadako erreferenteetako bat, benetan eta bihotz-bihotzez Athletic maite zuena, armarria eta kolore zuri-gorriak sentitzen zituena. Gauza hauengatik Athleticzaleen bihotzetan geratu da, eta horregatik zifra hain handia lortu du enkantean.
Ziur nago beste elastiko batek ere Guerrerorena bezalako zifra lortzeko aukera izango zuela, Iribar-en elastikoaz hitz egiten ari naiz, baina hau eta Carlos Gurpegirena Athletic-en museoaren bildumarako gorde dira.
Oso harro nago nire klubak mota honetako ekimen solidarioak antolatzeaz, besteei laguntzea ezinbestekoa da bizitzen ari garen egoera latzak direla eta. Eta kontuan izanda futbol munduak mugitzen dituen diru kantitateak oso positiboa da gure klubak solidaritatea bezalako sentimenduak transmititzea.
Hauexek izan dira enkantean jarritako elastikoak eta bakoitzak lortutako kopurua:
Guerrero: 3.750 euro
Dani: 900 euro
Lorente: 810 euro
Iraizoz: 710 euroAndrinua: 465 euro
Aduriz: 455 euro
Ibai: 410 euroToquero: 380 euro
Susaeta: 355,50 euro
De Marcos: 355 euro
Ruiz de Galarreta: 355 euro
Ander Herrera: 320 euro
Iraola: 310 euro
Laporte: 260 euro
Orbaiz: 256 euro
Igor Martínez: 243, 50 euro
Aurtenetxe: 242,50 euro
Ekiza: 227,50 euro
San José: 227,50 euro
Iturraspe: 227,50 euro
Ramalho: 217,50 euro
Raúl: 213,26 euro
Amorebieta: 211,11 euro
Iñigo Pérez: 207,51 euro
Castillo: 177,50 euro


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Niri Iribar eta Daniren kamisetak izatea gustatuko litzaidake. Txikitako idoloak izan ziren eta gehien mirestu ditudan jokalriak. Zein den jokalarik preziatuena zaleoi galdetuz gero, gehienok txikitako edo gaztetako jokalariak aukeratuko nituzkeela uste dut. Guerrero, futbolari gisa,itzela zen, baina zelaitik kanpo ez zuen izan «izar» batek izan behar duen itzala.