hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 11 / 11

::Maite Gonzalez Bilbao.

San Mames-en jokatutako partidek emozioa azken momentura arte mantentzen dute. Bosgarren partida da, markagailuan atzetik joanda, emaitzari buelta ematen diogula. Egoera honetara ohitzen ari gara zaleok, honek alde positiboa dauka, azkenengo unera arte  irabaztea posible dela pentsatzen dugulako. Baina gogoa daukat  partida bat  hasieratik disfrutatzeko, estutasunik pasatu gabe. Nahiz eta estutasunak pasatu, eta partidei buelta ematen erregeak izan, San Mames-eko zenbakiak oso onak dira, etxean lehiatutako 18 puntuetatik 14 lortu ditugu.

Valverde bere hamaikako ideala bilatzen ari da oraindik, eta larunbatean beste sorpresa bat eman zigun. Guillermo Fernandez, Bilbao Atheltic-eko jokalaria, aurrelari titularra izan zen  debutaren egunean. Bere ametsa bete du jokalariak, eta gainera fin ibili zen gaztea.

Guillermo debutaria

Guillermo debutaria

Entrenatzaileak aldaketetan bete-betean asmatu zuen. Bigarren zatian sartutako jokalariek goletan parte hartu zuten. Lehenengo gola taldeko burusoilen arteko jokaldia izan zen, Toqueroren erdiraketa, atezainak huts egin eta Mikel Rico-k boleaz egindako jaurtiketak  berdinketa igo zuen markagailura. Eta bigarren gola Aduriz-ek buruz egindako erremate itzelaren ondoren etorri zen. Gol honek Urzaiz-enak ekarri zizkidan burura, nafarraren  erremate indartsuak!

Azkeneko 20 minutu oso onak egin zituen Athletic-ek, pena Aduriz-en txartel gorria. Tenperamentu handiko jokalaria da, eta gainera arbitroek badakite, baina momentu batzuetan lasaiago egon behar dela uste dut. Larunbatean ez zuen apartekorik egin txartel gorria ikusteko, baina keinu txar bat egin eta arbitroak ez zuen zalantzarik izan, txartela ateratzeko irrikan zegoelako irudia eman zuen. Zigorra bertan behera geratuko ahal da!

Arbitroak amua jan zuen

Arbitroak amua jan zuen

 

 

Erantzun bat orain arte.

  1. Jon dice:

    Oso ondo dago markagailuari buelta ematea; baina kontuan hartu behar dugu, San Mamesetik pasa diren talde guztiak -agian Valentzia eta Villarreal ez- gu baino kalitate gutxiagoa daukatela. Zer gertatuko da Bartzelona, Real Madrid eta Atletiko bezalako taldeek aurrea hartzen badigute markagailuan. Gai izango gara buelta emateko?… Nahikoa izango da zaleon bultzada harmailetatik?…


Shares