::Maite Gonzalez Bilbao.
Xabier Etxeita-rentzat Athletic-era bueltatzea amets bat zen. 2010. urtean Athletic-etik irten zen, eta uda honetan bueltatzeko aukera izan du Elx futbol taldean hiru denboraldi bikain burutu eta gero. Gainera, pasa den denboraldian Elxeko taldearekin lehenengo mailara igotzea lortu zuen, bera taldeko liderretako bat izanik.
Baina Etxeitak gaur egun bizitzen ari den egoera amesgaiztoa bilakatzen ari da. Ligan ez du minutu bat ere ez jokatu, jokalari bakarra da oraindik txapelketan estreinatu ez dena. Bost deialditan soilik sartu da momentu arte.
Ez dut uste jokalariak erraz asimilatuko duenik egoera zail hau, Elx-en titular eztabaidaezina izatetik aulkira baztertuta egotera Athletic-en. Pena itzela ematen dit 26 urteko jokalari baten progresioa horrela mozteak.
Athletic-en dagoen egoera ikusita Etxeitak oso zail dauka taldean aukera bat izateko. Bosgarren zentrala da momentu honetan. Gurpegi, Laporte, San Jose, Albizua eta Ekiza taldekideak ditu aurretik. Horregatik, oso logikoa da jokalariaren irteera neguko – merkatuan. Ziur asko bigarren mailako talde batera joan beharko da, Murtziak jokalaria lagatuta joateko eskatu duela esan dute komunikabideak. Jokatzeko balio badio, ongi etorria izango da!!


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Etxeitari gertatutakoa ez da kontu berria Athletic-en, Caparrosen lehenengo denboraldia ere gertatu baitzen.Entrenatzaile berriak, zuzendaritzaren erabakaki eztabaidagarriek eta denboraldi eskasak bat egiten dutenean,Lezamatik kanpoko konponbideak bilatzen dira. Fxitxaketa berriak pilula lasaigarriak bezalokoak dira; zaleon itxaropena pizten dute eta giro txarra uxatzen dute. Gainera, argi dago entrenatzaileak azkarrek (eta Caparros eta Valverde badira),ez dietela ezetz esango presidenteen «opariei», eta gero gerokoak.
Aldageletan eta botikinetan soberakinek etorkizun beltza dute. Mesedea egingo digutelakoan erosten ditugu, baina maiz bazter uzten ditugu.