hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 12 / 3

:: Andrea Alfaro.

JM Zabala euskaltegian Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiak egun osoan zehar antolatu dituzte. Goi-mailetako ikasleok Zabalgunean parte hartu dugu. Ikasleok beste talde batzuetako ikasleekin nahastu gara eta era natural batean gai batzuez hitz egin dugu.

Sare sozialak, hemengo eta atzerriko sukaldaritza eta euskararen erabilera izan dira mintzagaiak. Ikasleok gogotsu parte hartu dugu, gure iritziak eman ditugu eta eztabaidatu ere egin dugu.

Ni moderatzaile gisa egon naiz eta nire taldeetan, adibidez, sare sozialen onurei buruz hitz egin dugu eta ikasi dugu zer egin behar dugun gure seme-alabekin eta nola gidatu. Sukaldaritzaren gaia ere hizpide izan dugu eta , oro har, denok nahiago dugu hemengo janaria atzerrikoa baino, baina ez sukaldaritza berria, betikoa baizik. Hala ere, loteria tokatuko balitzaigu hiru michelin izar dituen jatetxe batera joango ginatekeela erabaki dugu, bestela betiko jatetxeetara joango gara.

ikasle kalakariak

ikasle kalakariak

Bukatzeko, euskarari buruz hitz egin dugu eta ondorioetako bat izan da Bilbon aukera gutxi dagoela euskaraz hitz egiteko. Mikelek gomendatu digu lehen hitza euskaraz esatea eta horrela, agian, besteak euskaraz jarraituko du.

Beste alde batetik, bazkaltzeko euskaldun famatu bat aukeratzea zaila izan da. Irakasleek argiago izan dute, hau da, Eufemiak aukeratuko luke Xabier Euskitze, Mikelek Sara Gandara eta Patxik Yolanda Alzola, hala ere, ikasleok oraindik ez dakigu norekin, pentsatuko dugu …

Oso gustura egon gara Zabalgunean eta espero dugu errepikatzea.

solasean

solasean

Andrea Alfaro. 3. mailako ikaslea.

 

 

 

Erantzun bat orain arte.

  1. Juan Carlos Murillo dice:

    Eskerrik asko Andrea postagatik. Lan bikaina egin duzue moderatzaileok eta ekitaldiaren arrakasta zuena ere bada. Espero dugu gero eta aukera handiagoak izango ditugula Bilbon euskaraz egiteko; besteak veste, gaurkoa bezalako ekintzak eta, jakina, Hamaikaetabat elakartearen bitartez denon artean egiten ditugunak. Zorionak beraz.


Shares