hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 04 / 22

:: Mikel Etxebarria.

Lehen aldia ahaztezina izan ohi da. Lehenengo eskola-eguna,  aurreneko lan-eguna, gustuko pertsonarekin geratu ginen lehenengo  arratsa … Halakoetan sentitzen ditugunak nekez ahaztuko zaizkigu eta berebiziko garrantzia izango dute bizitzan egin edo egingo dugun ibilbidea ulertu ahal izateko.

Urtainek esaten zuen boxeoa eltxo misteriotsu bat bezalakoa zela. Eltxoak ziztatuz gero, boxeotik ihes egitea ezinezkoa zen “Morrosko”ren ustez. Halako zerbait gertatu zitzaidan aitak  San Mamesera lehenengoz eraman ninduenean.  Athletic-en eltxoak gogotik heldu zidan, gaindosia izan zela esango nuke nik; izan ere,  gau hartan ikusi eta sentitu nituenek biziki markatu ninduten.

1975eko abuztuaren 19an  Clementeren aldeko omenaldia ikustera eraman ninduen aitak.  Bi lesio larri izan ondoren, futbolari agur esan behar izan zion Barakaldokoak eta omentzeko Borussia Mönchengladbach-en  aurkako partida antolatu zuen Athletic-ek.

Ia dena dut gogoan : Muller “Torpedo”ak Clementeri emandako besarkada, ohorezko sakea, barakaldarraren makuluak, Pitxitxiri egindako lore-eskaintza, zelaiaren berdea, argiak, egurrezko markagailua,  jeneralaren kantak eta oihuak … Emaitza, egia esan, ez dut gogoratzen, baina gutxienekoa da. Gau hartan eltxoak kutsatu zidan gaixotasunean sentimenduak emaitzak baino askoz inportanteagoak dira.

Orain zuen txanda da. Nahi baduzue, zer sentitu zenuten, zer partida izan zen, norekin egon zineten…kontatu. Futbolaren ordez, kontzertua, lasterketa, opera… bada, berdin da. Animatu eta idatzi!

 

 

 

clemente-homenaje-1975

 

5 Erantzun orain arte.

  1. Ana dice:

    Arrazoi duzu. Lehenengo aldia beti izaten da ahaztezina!

    • Oier etxebarria dice:

      Oso polita iruditu zait. Niretzat Sevillaren kontra izan da bizian ikusi dudan garrantzitsuena Errege-kopako final aurrekoan nire osabarekin joan nintzenean.

  2. Unai dice:

    Nire lehen partida Villarrealaren aurka izan zen. Aitarekin joan nintzen. Bana geratu ziren. Gola Gabilondok sartu zuen. Bielsak lortu zuen lehen puntua izan zen.

  3. Jon Lizarraga dice:

    Kaixo.Hasi aurretik, barkatu akatsengatik, ikasten ari naiz eta. Nire beste «lehen aldia» anaia eta aitarekin izan zen, orain dela urte pilo bat. Nik 7 edo 8 urte izango nituen, eta Errioxatik etorri ginen Elcheren kontra partidu bat ikustera. 2 eta 1 irabazi genuela uste dut, eta Argoitiak eta Arietak sartu zituzten golak. Ordutik partido asko ikusi ditut baina horrek importanteenetako bat izaten jarraitzen du niretzat. Semea San Mamesera eraman nuen lehen aldia ere ondo gogoratzen dut, ia tradizio familiar bat moduan. Hainbat eta helduagoa izan, zenbat eta gehiago aspertzen nauen futbol munduak (Cristiano, Mourinho, Abrahamovich eta hori dana)…baina Athletic beti gauza oso berezi bat izango da niretzat.


Shares