hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 04 / 22

:: Maite González Bilbao.

Domekan Llorentek hirugarren partida jarraian jokatu zuen titular moduan. Denboraldian guztira zortzitan jokatu du partida hasieratik eta hiru gol sartu ditu. Datuak ikusita Llorenteren zenbakiak oso pobreak dira! Internazionala izan nahi duen futbolari batentzat hauek ez dira batere zenbaki onak.

Harrituta geratu naiz partidaren ostean, bai kroniketan bai sare sozialetan, irakurritako iritzietan gola sartzeagatik egiten zen Llorenteren defentsa ikusita. Badirudi partidako protagonista bakarra bera izan zela. Benetan ikaragarria! Llorentek bere lana egin zuen, futbolean jokatu eta golak sartu, eta orain denboraldi osoan izandako gorabeherak gola sartu duelako ahaztu behar ditugula ematen du.

Ni Llorente zalea izan naiz. Orain ez daukat hain argi, eta ez da beraren fitxaketak sortu duen iskanbilagatik. Denboraldi honetan Athletic-eko jokalaria izango zela jakinda, Llorentek hartutako jarrerak asko molestatu nau. Haren partetik gehiago espero nuen. Nik, une honetan, zalantzan jartzen ditudan “gainkarga” eta “lesioak” ez datoz bat Champions-a jokatu nahi duen jokalari profesional baten irudiarekin. Gainera orain dela egun batzuk Bielsak aitortu zuen bezala, “Llorenteren arazoa ez da fisikoa, sasoiarena baizik”; hau da, ez da motibatuta sentitzen bere kirol-bizitzan hain garrantzitsua izan den taldean. Llorenteri gogoratu beharko genioke pasa den urteko denboraldiari esker Europako talde askok jakin zutela nor zen Fernando Llorente Torres.

San Mamesera joaten naizenean txalotzera eta animatzera joaten naiz, eta ez txistu egitera. Zelaian dauden jokalariak “nireak” dira eta nire koloreak defendatzen dituzte, edo behintzat hori suposatzen da, eta berdin zait zelaian Llorente, Aduriz edo Toquero badaude. Athletic eta beraren historia edozein jokalariren gainetik dago.

4 Erantzun orain arte.

  1. hamaikaetabat dice:

    Zelaian dagoen jakalari bati ezin zaio txisturik egin. Horretan guztiz ados, baina Llorentearen portaera ez da oso zuzena izan.Nire kasuan, Bernabeuko zaleei eskainitako txaloak oso mingarriak izan ziren.

  2. Jon dice:

    Bat nator zuekin esaten duzuenean zelaian dagoen jokalari bati ezin zaiola txisturik egin; baina esan beharra dago ere, Llorente jolasten egon den bakoitzean arrastaka dabilela, berak barruan duen guztia erakutsi gabe.

  3. IDOIA ARREBA dice:

    Mikeli erantzuna:
    Pozten nau Atheticek irabasteak.Argi dago.Bilboko jendearen poztazuna nire poztosuna da be bai.Baina fulbola bera bost azola zait Mikel.Ez zait batere gustatzen futbolak sortzen dizuen grina.
    Zuk esaten duzu futbolaren ziztada Boxeoarena bezalakoa dela .Sentitzen dut baina ez dit heldu ez futbolaren eltxeak ezta are gutxiago boxeoarenak.
    Ariketa fisikoaren alde nagoela dakizu, baina ez nago batere bat futbolak sortzen dituen eskaera fisiko edo ekonomikoekin.San Mames,leoiak eta beste arlo folklorikoen aurka nago.Pan y Circo-K gogorarazten nau benetako arazoak, beste bolada bat bezalako moduan, burutik uxatzeko.
    Gaur egungo emakumezkoen artean zabaldu den «ahal ez baduzu haiekin,elkartu»esaera ez dabil nirekin,Kaka eta eulien kontakizuna gogorarazten dit eta.Ez dut zure zaletazuna arakatu nahi,baina ez dut batere zure grina partekatzen.

  4. hamaikaetabat dice:

    Erantzuteko orduan okertu zarela uste dut, nire artikuluarekiko desadostasuna adierazi nahi zenuen, baina «txaparroia» Maiterenean «bota» duzu. Zurea bezalako iritziak ere ongietorriak dira blog honetan


Shares