Mikel Etxebarria.
Dakar Rallyak baditu hiru hildako gehiago urteroko zerrendan. Piloto bat eta bi kazetari izan dira azkenengo biktimak. Kirol eta ikuskizunaren izenean denak balio omen du eta inor ez dago prest zorakeria hau gelditzeko.
Askok bestela ikusiko duten arren, zentzugabekeria galanta iruditzen zait. Ikuskizunak eta kirol balentriek ezin dituzte estali hildakoak, zaurituak, ibilgailuek ingurune naturaletan sortzen duten higadura…
Gainera, rallya oso pobreak diren herrietan antolatzen da. Ahora zer eramanik ez daukatenen aurrean izugarrizko diru-eralketa. Janaririk eta edatekorik ez dagoen lurraldeetan zarata eta gasolina-usaina erruz. Hori bai, mediku eta larrialdi-zerbitzurik gabeko eskualde haietan antolatzaileek 12 helikoptero jarri dituzte pilotoak atenditzeko. Muturra behar da gero!

![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Oro har, ados gaude artikulu honetan idatzitakoarekin. Nahiz eta batzuek rally hau hango jendearen bizimodua erakusteko modu egokiena dela uste izan,errealitatea erabat desberdina da: telebistan bakarrik erakusten dute lasterketa.
Gaurko rallyak ez dauka zerikusirik lehen egiten zenarekin, orain egiten dena dirua ateratzeko eginda dago. Hala ere, kirol guztiak dirua ateratzeko eginda daude. Amaitzeko, gure iritziz, rallyan parte hartzen dutenak inork ez ditu behartzen, ikuskizuna da eta zerbait ona geratzen da herri txiroetan.
Ados gaude artikuluan esandako gauza batzuekin, batez ere diruari buruz azaldu denarekin. Hala ere, Dakar rallyak gauza on asko Dakar antolatzen den lekuetan: leku hauek mundo ososan ezagutzen dira, herriko biztanleei poz handia ematen die rallya pasatzen denean…
Idazleak pentsatzen du Dakar rallya zentzugabekeria galanta dela, jende asko hil delako eta eta dirua xahutzen delako. Dena den, gure ustez, hildako guztiek badakite nora doazen: gainera, rallyak ospea ematen die leku horiei, azkenean ospe hori diru bihurtzen da herrietarako, turismoaren bidez.