::Maite Gonzalez Bilbao.
Beñat Etxebarriaren egoera kezkatzekoa da. Igorreko erdilaria ez dabil denok espero genuen errendimendua ematen. Udako fitxaketarik garrantzitsuenetarikoa izan zen, behintzat zaleengan esperantza gehien piztu zuen fitxaketa. Gainera, 8 milioiko gastua izan zen Athletic-entzat. Titular moduan 10 partida jokatu ditu, eta guztira 808 minutu egon da berdegunean.
Almeriaren aurka jokatutako partidan, nahiz eta 52. minutuan 4 eta 1 irabazten joan, Valverdek ez zien berdegunean zeuden erdilariei atsedenik eman. Eta hori une egokia izan zitekeen Etxebarriari minutu batzuk emateko.
Jokatzeko aukera duenean, ezin ditu bere gaitasun guztiak erakutsi, ez baitago sasoi onenean. Gainera, berak jokatzen duen posizioan konpetentzia handia dago, taldeko lehiarik gogorrena erdigunean dagoela esango nuke. Iturraspe eta Rico momentu paregabean egonda, nor ausartuko litzateke bikote hau aldatzen? Ezin hobeto ulertzen dira!
Seguruenik datorren astelehenean Beñat hamaikakora bueltatuko da, Mikel Ricok Almeriaren aurkako partidan bosgarren txartel horia ikusi baitzuen. Ea erdilariak partida ona egiteko aukera duen, eta Valverderi hurrengo partidetarako erabakia zailtzen dion.

![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Beñatek kezkatzeko arrazoirik izango du, baina Valverde pozik egongo da. Beñaten moduko jokalaria aulkian egoteak gauzak ondo doazela esan nahi du. Rico-Iturraspe bikoteak sendotasun handia eman diote taldeari. Ligako lehen partidetan (Celta,Osauna, Betis, Granada… kontrako partidetan)aurkakoak errazegi heltzen ziren Iraizozen areara. Partida zoroegiak, kontrolik gabekoak izan ziren.
Mikel Ricok inoiz baino gol gehiago sartu ditu. Gainera, gehienak erabakigarriak izan dira. Baina, hori baino garrantzitsuagoa da zelai erdian egiten duen lana. Ricoren presioari esker, aurkariek zailtasun handia dute baloia behar bezala ateratzeko. Lan hori egiteko indarra eta kemena ezinbestekoak dira eta Beñatek taldeari ezin dizkio horrelakorik eman.