::Maite Gonzalez Bilbao.
Athletic-ek Osasuna ahul bat gainditu zuen atzo Iruñean. Zurigorriek partida menderatu zuten hasieratik, hirugarren minuturako jada lehenengo gola sartu genuen, Susaetak areatik kanpo sartutako gol ikaragarria. Ia-ia eserlekuan jesartzeko astirik izan gabe Athletic irabazten zegoen Sadar futbol zelaian. Baina momentu zoriontsu horiek gutxi iraun zuten, minutu batzuk geroago Osasunak faltaz gol bat sartu zuen eta. Baina meritua ez zen guztiz jokalari nafarrarena izan, Iraizoz-ek hutsegite itzela egin zuen, baloia berak defendatu behar zuen zutoinetik sartu baitzen.
Azkar erreakzionatu zuten gure lehoiek eta Aduriz-en gol bati esker partidari buelta eman zioten. Bigarren zatian Athletic jaun eta jabe izan zen eta aurkaria errematatu zuen hiru gol gehiago sartuz. Egia esanda Osasunak ez zuen erresistentzia handirik jarri, berdegunean ez zen espero nuen taldea egertu. Talde indartsuagoa, borrokalariagoa espero nuen, eta ez atzokoa, zelaian galduta zegoen talde bat zen.
Athletic-ek Ligan daukan bolada onari segida eman zion atzo, 15 gol sartu ditu azkeneko hiru partidetan, ikaragarria benetan! Talde honek gol-a daukala erakutsi du. Gainera, garaipen horri esker Champions postuetan pixka bat gehiago sendotzen da. Bost puntutan handitu egin da Vila-real-ekin geneukan diferentzia.
Baina partidak puntu negatibo bat izan zuen. Eta oraingoan belarriondokoa Osasuna-ko zuzendaritzarentzat da. Normalean, giro ederra egoten da partida hauetan, baina atzo hutsune asko ikusi ziren Sadar futbol zelaian. Bilbotik zale gutxi joan ziren Iruñeara, eta normala … Horren azalpena sarreren prezio altua izan zen. Sarrerak merkeagoak jarriz gero, zelaia atzokoan zein partida guztietan beteta egongo zen. Eta hau ez da Osasunari bakarrik egindako kritika bat, baizik eta lehenengo mailako talde askori egindakoa. Pena itzela da lehenengo mailan futbol zelaiak erdi hutsik ikustea.
Atzokoa Atletico Madril-entzat abisu bat izan zen. Asteazkeneko “borrokarako” prest gaude!!




![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Agian, denboraldiaren hasieran Anoetan Osasunaren aurka jokatutako partidan Athletic-en zuzendaritzak sarrerarik utzi izan balitu sarrera merkeagoak izango genituen joan den domekan; batek daki.
Penagarria da Iruñakoa bezain aukera ona galdu izana kluben arteko harreman eskasen eraginez.
Oso aukera polita zen zaleok bertara hurbildu eta jai egun ederra pasatzeko. Bilbotik hurbil dago, egunean joan eta egunean etor daiteke, Iruña zoragarria da egun pasa joateko, ondo jan eta ondo edateko, hiria bisitatu eta, gainera, Athletic-en bostekoa ospatzeko …
Tira, ea hurrengo batean gauzak normaltzen diren.