::Mikel Etxebarria.
Ameriketara joan diren konkistatzaile berriek arrakasta handia izan dute, ikusle-kopurua astetik astera handituz joan da eta. Aspaldi joan ziren beste euskaldun askoren bezala, goseari, eltxoei, gaixotasunei eta hango arriskuei aurre egin behar diete guaranien lurraldeetan.
Orduko erregeen izenean, Lope de Agirrek, Ursuak, Katalina de Erausok… triskantza izugarriak egin zituzten urrearen bila. Gaurkoek , berriz, telebista dute erreginatzat eta urrearen ordez, behin-behineko ospea bilatzen dute.
«El conquistador del fin del mundo» saioak hasiera-hasieratik jarraitzaile ugari izan zituen eta horrek esan nahi du besteak sufritzen ikustea gustuko dugula. Konkistatzaile astoredunen sufrimendua, umore tanta batzuez salteaturik, nahiko ziren ikusle leialak bereganatzeko. Azken urteetan, berriz , saioa «gore«- ikuskizun bilakatu da. ETBren ikusle-galera handiarekin batera hasi zen bilakaera hori. Katean arrakasta gehien zuen saioari osagarri berriak erantsi zizkioten programazioaren emaitza eskasak estali nahian. Osagarri berrien artean odola eta pertsonaia burubakoak ezin falta.
Larunbatean, parte-hartzaileek bizirik zeuden apoak, aingirak, sits erraldoiak, har bibotedunak eta morena bat zatika jan behar izan zituzten lehiaketan jarraitu ahal izateko. Ikuskizun aparta eta eredugarria! Etxeko txikiei animaliekiko begirunea zer den erakusteko adibide zoragarria!
Horrelako barrabaskeriak egiten dituzten bitartean, aurkezleek behin eta berriro errepikatzen digute sasikonkistatzaileak zorionekoak direla inguru natural zoragarrian daude eta. Eskerrak naturaz arduratzen diren!


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Orain dela urte batzuk saio hauek oraingoak baino dibertigarriagoak ziren; hori nahikoa zen share ona lortzeko.
Gaur egungo saioetarako, ordea, dena baliagarria da sharerik altuena lortzeko. Izan ere, helburu honetara lortzeko ez daukate ez lotsarik, ez sen onik, ezta kontzientzarik ere.
Saio hauek show pixka bat behar dute, bestela ez genituzke ikusiko. Horretarako, parte-hartzaile batzuk liskartiak izan behar dira. Azken urte hauetan gero eta pertsonaia burubako gehiago daude: gakoa muga ez pasatzea da.
Telebistako mundua asko aldatu da. Lehen gauzak oso desberdinak ziren, telebistako saioak ikasteko eta dibertitzeko ziren eta ez zegoen morbo handirik.
Orain, ordea, telebistan denetarik daukagu eta inportanteena dirua irabaztea da; ondorioz, gaurko telebista zaborrontzi bat bezalakoa da.
Gu txikiak ginenean bakarrik bi kate zeuden, baina uste dugu telebistako saioak familia guztientzat eginda zeudela eta hobeak zirela.
Orain, ordea, gure ustez, telezabor gehiegi dago. Gaur egun, kate gehiago dago, eta ondorioz, aukera gehiago dago; hala ere, telebistako saioak txarragoak dira eta gainera, programazio guztia betetzeko saioak behin eta berriro errepikatzen dituzte.
Gaur egun, zalantzarik gabe, saioak ezberdinak dira. Gure ustez, saioen bilakaera hori ez da gertatzen soilik telebistaren aldaketagatik, baizik eta jendea aspertzen delako. Izan ere, saio mota hauek gehiegi irauten dute eta haien gidoilariak edukiak berritu beharrean daude.
Ogia eta zirko.Eskatzen duguna eskaintzen digutena da.Edo aldrebez.Hala ere, ikusi dudan gehienetan,eta ez da sarritan izan,dibertigarria iruditu zait.»Supergizon/emakume» hauek xelebrekeriak egiteaz gain kemena erakusketa azaltzen dute.Merezi duten baino garrantzi handiagoa ematen badiegu….