hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 01 / 31
::Maite Gonzalez Bilbao.
Ezer berririk ez genuen ikusi Athletic eta Atletico Madrilen arteko kanporaketan. Partidaren hasieratik joko zikina eta denbora galtzeak izan ziren talde madrildarraren ezaugarrietako batzuk. Hiztegian lotsagarri hitza bilatuz gero, Atlético Madrilen izena agertuko da alboan. Ez ziren partida lehiatzera etorri, «autobusa» jarri zuten atzealdean eta Athletic-ek horma baten kontra talka egin zuen behin eta berriro. Horman zirrikitua aurkitzen genuen bakoitzean Courtois-ekin topatzen ginen. Atletico Madrilgo atezaina, atzo ere bikain aritu zen eta bere taldea pare bat alditan salbatu zuen, batez ere lehenengo zatian.
Courtuais erbakigarria izan zen

Courtois erbakigarria izan zen

Athletic-ek ikaragarri ondo jokatu zuen lehenengo zatian, eta atsedenaldira gol errenta handiagoarekin joateko aukera izan zuen. Gure hutsegiteei arbitroarenak gehitu behar dizkiogu. San Mamesen ere ez ikusiarenak egin zuen hainbat akziotan, esaterako, Atletico Madrilek sartutako lehenengo golean. San Joseri falta argia egin zioten, denok ikusi genuen, ikusi behar zuten laurek izan ezik. Egoera horretara ohitzen hasi beharko garela uste dut ikusitakoa ikusirik. Atleticori gauzak gehien zaildu dizkion taldea Athletic izan dela uste dut, eta horrek meritu handia dauka. Nire taldeaz oso harro nago!!
Adurizen gola ez zen nahiko izan.Ignacio Perezen argazkia.

Adurizen gola ez zen nahiko izan. Ignacio Perezen argazkia.

San Mames-ek espero genuen bezala erantzun zuen, taldea airean eramanez. Simeone ere gogoan izan zuten zaleek, arrazoi osoz gainera, probokatzaile bat da!! Zaleak oso azkarrak dira eta denok batera argi utzi genuen zenbat Athletic dauden gure ligan «Athletic bakarra dago, eta Bilbokoa da» abestuz.

Erantzun bat orain arte.

  1. hamaikaetabat dice:

    Atletico, Real Madril eta Betis gutxien gustatzen zaizkidan taldeak dira. Madrilen arbitroa ez zen fin ibili (Bilbon, telebistako irudiak ikusita ez dut hain argi. Gola ez zen jokoz kanpoan izan eta Adurizek falta egun zuen sartutako golan). Gominolo Simeoneren harrokeria eta joko zikina denon ezagunak dira. Hauek guztiak egia izanda ere, Atltetico hobea izan zela uste dut.Joko hori ez zaigu gustatuko, baina primeran eta modu eraginkorrean egiten dute. Izigarrizko lehiakortasuna erakusten dute partida guztietan eta baloia borrokatzean garaile irteten dira gehienetan (Susaetak eta Herrerak horrelako kemena eta inadarra izatea nahi nuke). Porteriaren aurrean ipini zuten «autobusa» oso sendoa izan zen defentsan, baina ezin dugu ahaztu bi gol sartu zizkigutela eta Herrerin bikain egon zela hiruzpalu geldiketetan. Ez dira zenbaki makalak kanpoan bat eta hutseko emaitza defendatu behar duen talde batentzat.
    Lehenengo zatiko azken minutuetan izan ezik, Athletic-ek madrildarrek nahi zuten moduan jokatu zuen.


Shares