Hona hemen Maitek forora bidali duen galdera:
Llorerente eta Javi Martinezen kasuetan zuzendaritza taldeak ez ez zuen jokalariek zeukaten klausula negoziatu nahi izan. Jokalari batek beste talde batera joan nahi izanez gero, klausula osoa ordaindu beharko omen du. Zer iritzi duzue zuzendaritza taldearen jarreraz? Llorenterekin gertatutakoa errepikatzeko prest gaude?


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Nire ustez, merezi baino kasu handiagoa egin zitzaion Llorenteri, areago joango zela argi baino argiago zegoenean eta, bide batez, etekinik ateratzeko aukera galdu genuen.
Gainera, giroa nahiko nahastuta ibili zen eta, zalantzarik gabe, horrek eragina izan zuen beste jokalariengan eta afizioan.
Negoziatu ala ez eta noraino, kasu bakoitzean aztertzekoa dela uste dut. Hala ere, printzipioz, negoziazioaren aldekoa naiz eta, jakina, ez negoziatzea negoziazio mota bat da, zalantzarik gabe; norbera oso sendo sentitzen denean erabiltzen dena, alegia. Ala ez?
Diruz ondo gabiltzan bitartean ez dela negoziatu behar uste dut. Orain arte ez zaigu txarto atera ez negoziatzeko politika hau. Gainera gero eta talde gutxiago egongo da 30-40 milioi ordaintzeko moduan eta orduan Athletik izango da indartsuagoa negoziatu behar bada.
Urrutiak ondo egin zuen aipatutako kasuetan. Edozein kontratu sinatzean, adostatutakoa apurtzen duena zigortzeko klausulak agertzen dira. Athletic-ek oso merkatu txikia du eta horrek bi ondorio ditu: batetik, jokalariek beste taldeetan irabaziko luketena baino askoz gehiago irabazten dute eta bestetik, joandako jokalariek utzitako hutsunea betetzea askoz zaialagoa da, «iheslariak» taldeko onenak izaten dira eta.
Athletic-ek aurre egin behar die jokalarien nahiei, batez ere sinatutako kontratu bat apurtu nahi dutenean. Nire ustez, halakoetan erantzun irmoa beharrezkoa da, gauzak zail jarri behar zaizkie jokalariei, ordezkariei eta «autobusetik jaitsi barik» txapelketa guztiak irabazi nahi dituzten taldeei.
Amaitzeko, Javi Martinez-en «sugetzarrean» gertatutakoa ekarri nahi dut gogora. Abuztuaren hasieran Bayern-eko ordezkariek adierazi zuten ezin zutela inolaz ere Athletic-ek eskatzen zuena ordaindu, eta gehienez 22 milioi euro ordainduko zutela. Zer gertatuko zen Urrutiak presioei amore eman balie eta alemaniarren amua jan balu?
Beharbada, baten batek esan duen moduan, kasuz kasu aztertu beharko litzateke. Dena dela, uste dut Urrutiak -tinko jokatuta- ondo egin zuela Llorenterenean, zeren eta amore izan balu, atzetik beste jokalari batzuk ba omen zeuden alde egitekotan, adibidez: Martinez, Amorebieta eta Herrera edo Muniain. Beraz, denak erdi prezioan joan balira, zer?
Nik ederto deritzot Urrutia presidenteak ezarritako politikari: Athleticek ez du saltzen. Izan ere, Athleticek diru arazo larririk ez duen bitartean, ezin du guretzat beharrezkoa dena saldu. Athleticek handienekin lehiatuko bada onenak geure alde behar ditugu, eta hori ez dugu lortuko Bayern bat, Juventus bat, Manchester bat edota Barcelona bat datorren bakoitzean gure jokalariak diren baino merkeago saltzen badiegu.
Argi dago Llorenteren kasuan dirua galdu genuela, baina ondo ulertu behar dugu batzuetan galdu (edo inbertitu, nork esaten duen) behar dela aurrerago irabazi ahal izateko.
Athleticek horrela jokatu izan ez balu, non egongo litzateke orain Ander Herrera? Eta garrantzitsuena dena, etorkizunean etorriko direnek badakite atea jotzera patrikak ondo beteta etorri beharko dutela.
Kasu horretan, Josuk egin zuena oso ondo eginda zegoen. Urrutiak bi kasu horietan erakutzi nahi zuen ez zuela nahi negoziatu eta ondo atera zitzaizkion.
Gogaratu behar dut, Urrutiarentzat, bi kasuak negozio bat zela eta negozio horretan, dirutza atera zuen.
Hortik aurrera, jokalari nahi zuen club-ek, dirua mahai gainean ipini beharko du.
Euskadiko edozein herritan dagoen talde bateko jokalari batek bere taldetik beste talde batera joan nahi duenean, traspasoagatik fitxatu nahi duen taldeak aurreko taldeari bizpahiru baloi ordaintzen dio.
Ordura arte, jokalari horrengatik egin den inbertsioak balioa izan du.
Herritik hirira, auzoko taldeetatik munduko lehen mailako taldeetara,
lehoien taldera, hain zuzen ere, egiten diren traspasoengatik bazkideok gara ordaindu behar dugunok. Bai Somorrostroko Martinezek, bai Bilboko Martinezek balioa dute eta biengatik ordaindu behar dugu.
Baina, zer gertatzen da jokalari horiek kontratua apurtzen duten kasuetan?
Orduan, aztertu beharko genukeena da, zenbat balio duen gaur egun, gure koloreetako sentimenduak.»
Jadanik ia guztia esanada dago, bakarrik xehetasun bat gehitu nahi dut. Athletic ez da club arrunta bat, bere ezaugarriagtik besteek baino zailtasun gehiago dauzka jokalariak biltzeko.
Lehen mailan jokatzeko goiko mailako jokalariak behar dira. Inork ez edukiko lituzkeen erdiko mailako jokalariak ikus ditzakegu San Mamesen, gure izarretako oso gutxik jarraituko lituzke izarrak izaten beste talde batean. Sentzu honetan, athletic deskapitalitzatzea oso erreza da. Hau guztia jakinda, Bilboko ikusleek benetako izarrak izango balira tratatzen dituzte.
Bai jokalarial erosteko (jokalari berea guretzat besteentzat baino garestiagoa da), bai harrobian jokalariak garatzeko, inbertitutako dirutza emankorra izan behar da. Taldea zaindu behar dugu, eta kalausula trinkoek laguntzen digute taldea blindatzeko.
Talde berezia izanda, jokalarien eta clubaren artean lotura berezia izan beharko lukete, eta honela da normalean. Iaz ikusi ditugun arrozpea, eskergabetasuna eta berigune eza beti egon behar den salbuespen bat izan zen.
Nik Urrutiak egindakoarekin ados nago, kasu honetan.
Klausula bat ipintzen bada, errespetatu behar da, bestela zertarako ipintzen dira? Gainera Athleticen egon nahi ez duten jokalariak joan ahal dira, baina erosi nahi duenak ordaindu behar du.
Atlheticek erosten duenean garestiago ordaintzen du jokalaria, gure izaugarriak betetzen dituzten jokalariak gutxi baitira.
Llorenterekin gertatutakoa,ez dut uste berriro gertatuko denik hemendik aurrera jokalariek edozer gauza egin baino lehen ondo pentsatuko dute.Gogoratu behar dut Llorenteri eskaini ziona Athleticek ahalegin handia egin zuela. Hala ere Llorentek joan nahiago izan zuen.
LLorenteren kasuan Urrutiak azkarrago jokatu behar izan zuen; alde batetik, dirua galdu genuelako eta bestetik, aldagelan giro txarra sortu zelako.
Athletic enpresa bat da eta irmotasunez jokatu behar du etekinak lortzeko, Javi Martinezekin gertatu zen bezala.
Gure ustez, jokalari batek alde egin nahi badu, azkenean joango da eta Urrutia halakoetan arina eta zuhurra izan behar da.
Ez da ona Athletic-en jokalarientzat negoziaketez hitz egitea, giro txarra sortzen baitu.