Maite Gonzalez Bilbao.
Pasa den astean Jose Manuel Mateo, Alaves B taldeko entrenatzailea, kargutik kendu zuten. Normala izaten da denboraldian zehar entrenatzaile aldaketak egotea taldearen emaitzak onak ez badira. Baina Alaves-eko kasua askoz korapilatsuagoa da.
Mateok jokalari bi hamaikakoan jartzeagatik lanpostua galdu du. Arraroa irudi dezake, baina horrela da. Klubak bi jokalari gazteri kirol betoa jarri die. Nire ikuspuntutik jarrera guztiz zentsuragarria. Komunikabideek diotenaren arabera, jokalariek ez zuten talde arabarrarekin kontratua berritu nahi izan. Erakunde arabarrak Athletic eta Erreala jokalarien atzetik daudela uste du. Nahiz eta hau egia izan, neurri hori gehiegizkoa dela uste dut.
Gainera, kirol aldetik ikusita, Mateoren kargugabetzeak ez dauka zentzurik. Bigarren B mailara igotzeko aukera ematen duten postuetan sartu da, eta azken urteetako kanpainarik onena egoten ari da. Mateo-ren jarreraren alde nago, klubaren nahiei men ez egiteagatik eta bere kirol irizpideei jarraitzeko adorea izateagatik.
Ander Aldai – Valverderen iloba – eta Mikel Vesga Athletic eta Errealaren orbitan egonda ere, justifikaziorik ez dauka Alaves-ek egindakoak. 19 eta 20 urteko jokalari hauek euren kirol bizitzan aurrera egin nahi dute, eta Alaves-ek aukerarik ematen ez badie normala da hortik kanpo aukerak bilatzea. Gainera, entrenatzaileak mutil horien aldeko apustua egin behar zela abisatu zuen. Baina badirudi hau Alaves-en estiloa dela. Hobe lukete kirol eta zuzendaritza arloak bereiztea!


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Osasuneko jokalari ohiak portaera duina izan du. Hala ere, Maiteren posta irakurrita zalantza sortu zait: Athletic-ek ez du inoiz horrelakorik egin? Tradizio handiko Bilboko talde batek gazte-milako jokalariei kontratua sinarazten die, adinez nagudiak izan barik ere. Beste talde batera joan nahi izanez gero,gurasoek dirutza orgaindu behar dute gazteek taldea utz dezaten. Guraso batzuek egoera salatu zuten, eta semeek denboraldi osoa eman zuten taldetik kanpo, Iparraldeko futbol-zelaiko tribuna berotzen.