::Mikel.
Txurruka, Lasa, Irureta, Gabilondo, Alkiza, Ziganda, Urzaiz, Nuñez, Cuellar, Iñaki Ibáñez, Aduriz, Mikel Rico, Tiko, Ripodas, Biurrun, Aitor Agirre, Orbaiz, Iraizoz, Mikel Lasa, Valverde, Iturrino, Rios, Loren, Villabona, Lizarazu, Javi Martínez, Larrainzar, Imaz,, Beñat Etxebarria, Herrera, David Lopez… Guztiak lehenengo edo bigarren mailako taldeetatik heldu ziren diru truke.
Nolakoa izan da Athletic-en fitxaketa-politika?
Fitxaketak beharrezko dira? Noiz?
Zeintzuk nabarmenduko zenituzke onerako zein txarrerako?
Amaitzeko datu adierazgarri bat gogoratu nahi nuke. Azken kopa eta ligak irabazi zituen hamaikakoa honako hau izan zen: Zubi, Urkiaga, Lizeranzu, Goikoetxea, De la Fuente, Gallego, De Andres, Urtubi, Dani, Sarabia eta Argote (Noriegak, Solak, Nuñezek eta Endikak ere partida asko jokatu zituzten). Jokalari haien guztien artean, Zubi izan zen fitxaketa bakarra (artean jubenila zela, hirugarren mailan zegoen Alaves-etik ekarri zuten).


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Fxitxaketak askotan erabiili dira «lasaigarri» gisa. Denboraldi txarren ostean edo presidente berriak kargua hartu ondoren,ohikoa izan da fitxaketak tropelka etortzea. Gogoratu bestela, zenbat jokalari heldu ziren Macuarekin batera eta zenbatek demostratu zuten Athletic-en jokatzeko gai zirela.
Nik ez dut txarto ikusten fitxaketak egitea, baina taldearen beharrei erantzuten badiete. Kanpotik etorritako jokalari batzuek portaera zintzoa erakutsi dute eta taldea maite izan dutela argi dago. Hauen artean Ziganda, Aduriz, Valverde eta Urzaiz nabarmenduko nituzke.
Loren eta Lizarazuren kasuak, berriz, oso mingarriak izan ziren. Maila eskasa emateaz gain, taldearekiko zein zaleekiko begirune eskasa erakutsi zuten.
Aduriz da aukeratu dudana. Txikitatik gustatzen zait eta denboraldi ona egiten ari da
Harrobiko jokalariekin soilik goi mailako lehiaketetan aritzea oso gauza polita da; polita bezain zaila, zoritxarrez. Erraza ez delako (ezinezkoa esango nuke), fitxaketak egitera behartuta gaude. Hala ere, gurea bezalako talde batentzat oso zaila da fitxaketa onak egitea; maila oneko jokalariak bidezkoa den prezioan, alegia.
Argi dago fitxaketa egiteko momentuan askotan erratu ete erratuko garela, onerako zein txarrerako. Aurten honen adibide adierazgarriak ditugu: denok Beñat ezberdina espero genuen eta gutxik espero zuten Mikel Ricok ematen ari den maila ematea. Hau kontuan hartuta Beñat oso garestia izan da, baina Rico oso merkea.
Historian zehar, nik gogoratzen dudan historian, behintzat, fitxaketarik onena, nire ustez jakina, Zigandarena izan zen. Jokalari konprometitua, zaleen maitasuna berehala jaso zuena. Eta txarrena duda izpirik ez: Javi Martínez. Oso jokalari ona, oso errentagarria izan zena, baina oso pertsona eskasa, Athleticerako nahi ez dudan persona mota.
Nire ustez, guretzat oso zaila da fitxaketa onak egitea gure helburuak aurtengoa bezain handiak badira. Hori dela eta, jokalari atzerritarrak fitxatzeari ezinbesteko deritzot. Gure auzokideei erreparatzea baino ez dugu, eurek atzerritarrak fitxatzen dituztenetik guk baino gauza gehiago lortu dituzte diru gutxiago gastatuta. Gainera, guk diru gehiago dugunez, fitxaketa hobeak egin ahal izango ditugu.
Gu ados gaude zurekin, eta uste dugu Athletic-ek tituluak lortu nahi baditu, dirua aurreztu nahi badu, eta kanterak ez baditu emaitzak ematen, atzerritarrak fitxatu behar izango ditu. Horrela eginez gero, emaitza onak lortuko dira, eta dirua ondo gestionatu egingo da.
Athletic-ek tituluak lortu nahi baditu, orain daukan filosofia sakrifikatu behar izango du, eta filosofia horrekin jarraitu nahi badu, tituluen kontua patzientzia gehiagorekin hartu behar izango du.
Denok dakigunez, ez da beharrezkoa atzerritarrak fitxatzea txapelketak irabazteko. Nahiz eta Athleticentzat fitxaketen merkatua oso txikia eta estua izan, guk jarraituko genuke orain arte taldeak izan duen politikarekin. Azken helburua zein da: edozein modutan txapelketak irabaztea edo ondo jolastea? Azken finean, ez du merito handirik atzerritarrez betetako talde batekin estatuko liga bat irabaztea, zeren eta diru gehien daukan taldeak nahi duena egiteko askatasuna izango du.
Athletic-ek fitxaketak egiterakoan oso merkatu mugatua dauka, beraz ez da erraza fitxaketa onak egitea. Zalantzarik gabe «gure estiloarekin» jarraituko nuke, hau da, atzerritarrak fitxatu gabe. Aurtengo denboraldian, eta Bielsak egindako lehenengo denboraldian, erakutsi dugu gure jokalariekin Champions postuetan egoteko edo Europa League-ko finala jokatzeko gai garela.
Urzaiz eta Aduriz nabarmenduko nituzke, eta baita Mikel Rico, foroan irakurri dudan moduan, oso fitxaketa merkea eta errentagarria izaten ari da. Eta txarrena Zubiaurre izan zela uste dut. Batez ere fitxaketaren inguruan sortutako iskanbilagatik.
Hasteko, esango nuke nik, bakoitza entrenatzaile bat daramagula gure barnean,horrexegatik ezineskoa da mundo guztiari atsegin egitea.
Nik ados nago Athletic-ek egindako fitxaketekin, oro har. Batzuekin asmatu egin dugu Mikel Rikorekin hain zuzen, baina beste batzuekin okertu egin dugu; Nor ez da gogoratzen Roberto Riosen fitzaketaz?
Foroan irakurri dudanez, atzerritarrak fitxatzea ona izango litzateke baina talde bat atzerritarrekin gure Athletic izango litzateke? Ba EZ!!!. Gainera atzerritarrak edukitzeak ez du esan nahi irabaziko duenik eta adibide batzuk daudenez bakarrik bi aipatuko dut : Atlético Madridek maila galdu zuen, Errealari gauza bera gertatu zitzaion.
Amaitzeko fitxaketak egitea beharrezkoa da, nahiz eta zure harrobi funzionatu. Pentsatu behar duguna da zer behar dugun eta zenbat ordaindu ahal dugun.
Lehenengoz, pentsatzen dugu ikuskatzaileek (ojeadoreek) Athleticek behar duena hartu behar duela, nahiz eta atzerritarra izan, Amorebieta bezala. Behin baino gehiagotan ojadoreek jokalari batzuk galdu dituzte eta gero berreskuratzeko diru mordoa ordaindu behar izan dugu; Beñat, Aritz, Mikel… bezalako kasuetan.
Gure ustez hobe izango izango litzateke jokalari beltza eta trebea hartzea, Roberto Rios hartu ordez.
Gure aholkua: ojeadoreen taldea berregitaratu beharko litzateke, entxufismo handia dago eta.
Aritz ez zen joan begiraleen erruagatik, predidente baten erruagatik baizik. Beñat eta Mikel, berriz, Lezamako teknikarien iritziz, une hartan ez ziren Athletcic-en jokatzeko jokalari aproposak.
Kolorei dagokienez, datozen urteetan beltzak, horiak, mulatoak… ikusiko ahal ditugu! Baina euskal herritarrak eta Athletic-en filosofiari muzin egin gabe.
Eta begiraleei buruz ari garela, benetaan itsu ibili zirenak Fulham-ekok izan ziren. Amorebieta erematea ere!