::Ana.
Ekimen bat martxan jarri dute Athletc-ek Bilbao Basket salba dezan (http://ow.ly/uZ8Bw #Bilbao )
Zer pentsatzen duzue ekimen horretaz? Zergatik dago kinka larrian Bilbao Basket? Nola konpondu ahal da egoera? Zer egin behar du Athletic-ek?
::Ana.
Ekimen bat martxan jarri dute Athletc-ek Bilbao Basket salba dezan (http://ow.ly/uZ8Bw #Bilbao )
Zer pentsatzen duzue ekimen horretaz? Zergatik dago kinka larrian Bilbao Basket? Nola konpondu ahal da egoera? Zer egin behar du Athletic-ek?
Hamaikaetabat datorren urteko egitaraua prestatzen hasi da eta horretarako zuen ...
Hamaikaetabat Foroari hasiera eman diogu. Hamar egunik behin Athletic-i buruzko galdera ...
::Mikel Etxebarria. Grisa. Grisa nagusi zen. Herriko lantegietako labeek aireratzen zuten ...
Egia esan, genuena baino gehiago gastatzeagatik eta Gorka Arrindaren ezintasunagatik. Dena dela, ez dut uste desagertuko denik, batez ere Miribillan dagoen marea beltza ikusita
Ez nuke txarto ikusiko BB Athletikek erosiko balu. Gaur egun, 5-6 milioi euroko aurrekontua dauka saskibaloi taldeak. Kopuru hori erraz beteko luke Athletikek
Nire ustez ondo legoke Athletikek laguntzea. Horrela, maila handiko 2 talde bilbotar egongo lirateke.
Athletic bazkide askorena da; Norena da Bilbao Basket? Orain arte ez da familia baten txokoa izan?
Athletic-en filosofia eta baloreak ezagunak dira? Bibao Basketenak ez daude antipodetan?
Zergatik lagundu behar Bilbao Basket-i eta ez txirrindulariei?
Ezta pentsatru ere!!!
Zergatik Athletik-ek ordaindu behar du Gorka Arrindak egin duena? IMQ enpresak ikusi ditu kontuak ez daudela argi eta eskaintza kendu dute. Haientzat txarra bada, guretzat ona izango da? Ba ez dut ulertzen. Arduradun bakarra Arrinda da itzul dezan lapurtu egin duen dirua.
Demagun BB salba dezagula , zergatik ez dugu egingo gauza bera beste enpresa batzuekin adibidez Fagorrekin?
Mesedez, utzi bakean Athletic!!! Athletic ez da «hermanita de la caridad » delakoa, futbol talde bat baizik. Hori bai, onena.
Aupa ATHLETIC!!!!!!!!!!!
Krisiaren ondorioz erakundeek adierazi zuten ez zutela diru publikorik jarriko kirol talde profesionaletan. Beraz, argi dago Bilbao Basketek ezin duela erakunde publikoen ateetan jo cluba salbatzen saiatzeko. Hori egin ezin dutenez, Athletic Clubek Bilbao Basketi laguntzeko deia egin dute zenbait forotan (atzean nor dagoen aztertzeko kontua litzateke); laguntzeko nork eta Athleticek! Zergatik baina? Athletic FUTBOL taldea da, oso filisofia zehatza duena, Bilbao Basketenarekin zerikusirik ez dueña. Edo agian Bilbao Basket eta dituen zaleak prest egongo lirateke euskaldunekin soilik jokatzeko?
Laguntza behar badute, bila dezatela enpresa pribatuetan, bertan egoera aztertuko dute eta erabakiko dute basketa hemen negozio errentagarria den ala ez. Inork ez badu bere dirua sartu nahi, Bilbao Basketeko bazkideek erosi ahal dute taldea. Nahi dutena, baina Athletic ez sartu berea ez den gerra batean.
Arrinda joan bada ere, oraingoek ere ez dute hasiera ona izan. Ustezko babeslearekin hanka sartu dute eta agerian utzi dute benetako egoera esandakoa baino askoz larriagoa dela. Enpresaburu gutxi batzuen esku dago saskibaloia, euren jostailua balitz bezala. Zelan lotu hori ATHLETIC en filosofiarekin? Zenbat minuto jokatu dute jokalari euskaldunek azken hiru denboralditan?
Ezta pentsatu ere!!!
Baina nork egin du proposamen hori? Arrindaren lagunek?? Athletic ezagutzen ez duen pertsona batek?? Eta gero zer?: Euskaltel, Getxo Rugby, Metropolitan….
Nire ustez Arrinda da erruduna eta berak konpondu behar du. Dirua badauka!!