hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 03 / 30

::Mikel Etxebarria.

Fernando Daucik 1954an heldu zen Athletic-era eta Bilbon egon zen hiru denboraldietan bi kopa eta liga bat irabazi zituen. Taldeak kirol-maila handia eman arren, entrenatzailearen izaera bereziak eta prentsaren jarrerak zerikusi handia izan zuten txekiarren agurrean.

Daucik-ek Txekiatik ihes egin zuen alabarekin batera. Herri askotatik pasatu ondoren, Bartzelonara heldu zen suhiari esker. Daucik-en alabarekin ezkonduta zegoen Kubala handiak adierazi zuen ez zuela culeekin kontratua sinatuko aitaginarreba entrenatzaile ez bazegoen.

Txekiarrak denboraldi zoragarria egin zuen Bartzelonan, baina jokalarien lana goraipatu barik, behin eta berriro errepikatu zuen Barçarekin lortutakoa errepikatu ahal zuela edozein talderekin.

Fernando Daucik

Fernando Daucik

Bilbon egin zuen lehenengo urtean Zarra, Panizo eta Iriondiok taldea utzi behar izan zuten  jokalari labekada berri bati lekua uzteko. Uribe, Artetxe eta Arietak ezin hobeto ordezkatu zituzten jokalari mitiko horiek. Horrela, bada. 1955ean  Uriberen gol bati esker Athletic-ek Sevillari irabazi zion kopako finalean. Hurrengo urtean  arrakasta handiagoa izan zen Athletic-ek liga eta kopa (hiru eta bi Atleticoren aurka) irabazi zituen eta. Garaipen hauek  berez nahiko berezia zen entrenatzilea harrotu zuten eta prentsarekin eta zaleekin izan zituen destainek izugarri zaildu zuten giroa.

Hirugarren  denboraldiaren amaieran kazetari ospetsu batek Daucik-en sistema oso zorrotz kritikatu zuen. Haren esanetan, taldearen desordena hain zen handia non egunen batean Carmelo atezainak aurrelari jokatuko zuen. Hurrengo partidan, Daucik-ek aurrelari atera zuen atezain durangarra. Bat eta bost galdu ostean, ikusleek ez zuten barkatu txekiarraren harrokeria eta ikaragarrizko zalaparta sortu zen partidaren amaieran. Huraxe izan zen Daucik-ek zurigorriak zuzendu zituen azken partida.

Hurrengo urteetan Españako eta Portugaleko talde batzuk entrenatu zituen, baina Athletic-en lortutako maila eman gabe.

Erantzun bat orain arte.

  1. fontsi dice:

    Carmelo aurrelari jarri zuen. Beranduago postu horretan jokatu zuen Lorenek…


Shares