hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 04 / 4

“Berriz ere lehenengo mailan egon nahi dut”

:: Maite Gonzalez Bilbao.

Euskaltel Euskadin hiru urte egon eta gero, Miguel Minguez Euskadi taldean izango da aurten. Kategoria kontinentalean egoteak ez dio UCI Protour mailako lasterketa handietan korrika egiteko aukerarik ematen. Giroa hiru aldiz lehiatu eta gero, aurten bigarren mailako lasterketetan mugituko da. Orain gutxi denboraldiari hasiera eman zion, eta orain arte Mallorcako Challenge-a, Andaluziako itzulia, Murtziako eta Almeriako klasiketan eta Alentejoko itzulian parte hartu du. Azken lasterketa honetan Euskadi taldeak arrakasta ukaezina izan du. Taldeko sailkapena irabazi du Euskadik, eta bere txirrindularietako bat, Carlos Barbero, itzuliaren garaile izan da.

Hilabete gutxitan zure egoera erabat aldatu da. Txirrindularitzan esperantza ez izatetik Euskadi taldeko erreferentea izatera. Nola bizi zenituen hilabete horiek?

Gu maiatzean enteratu ginen taldearen egoera txarra zela. Hilabete batzuk geroago taldea desagertuko zela eta beste talde bat bilatzeko esan ziguten. Nik kontratuan urte bat gehiago nuen sinatuta; horregatik bat-batean enteratzeak ez zela gehiago jarraituko amorru handia eman zidan.

Miguelek Euskatelekin jantzi zuen maillota oparitu zigun.

Miguelek Euskatelekin jantzi zuen maillota oparitu zigun.

Zenbat hilabete egon zinen talde barik?

Talde barik ez naiz egon kontratua abenduaren 31n bukatzen zitzaidalako. Baina non jarraituko nuen jakin gabe hiru lau  hilabete egon nintzen. Azkenean Abenduan esan zidaten Euskadi taldeko kidea izango nintzela.

Zelako giroa zegoen Euskaltel Euskadin taldearen behin betiko amaiera zela jakin baino lehen?

Giroa ona zen baina arraroa. Lasterketetan bakoitzak bere lana egiten zuen, bakoitzarentzat hoberena zena. Nik ez nuen Espainiako itzulia korritu,  baina han talde lana hobea egin zutela uste dut. Gure lasterketetan maila ona izan zen baina talde lana ez zen egokiena izan.

Ziurgabetasun hilabete hauetan, momenturen batean pentsatu zenuen ez zenuela berriz ere profesional gisa txirrindularitzan ibiliko?

Momentu batzuetan bai. Hasieran talde batzuekin hitz egin nuen. Efapel talde portugaldarrak eskaintza bat egin zidan. Portugalen talde ona da, baina gure kategoriakoa da, kontinental mailakoa. Ezetza eman nien Miguel Madariagarekin hitz egin behar nuelako Euskadi taldean postu bat lortzeko.

Kontinental maila aipatu duzu. Ze ezaugarri ditu kategoria honek?

Profesional mailan baxuena da kategoria kontinentala. Gu, lehen, Euskaltelekin lehenengo mailan geunden. Orain bigarren mailako lasterketetan parte hartzea tokatzen zaigu.

Euskadi taldeko txirrindulariak

Euskadi taldeko txirrindulariak

  Zer desberdintasun nabarmenduko zenituzke lehenengo eta hirugarren mailako kategorien artean?

Desberdintasunik handiena diruan datza. Ez hainbeste soldatetan, baizik eta taldeak dena ordaindu behar duela, hotelak, bidaiak … azkenean diru-kontua da.

Erakunde publikoetatik diru laguntzarik duzue?

Nik dakidanez, ez daukagu inolako diru laguntzarik. Orain babesle bat baino gehiago daukagu, baina batzuek ez dute euren publizitatea maillotean jarri nahi. Euskadi fundazioan ere bazkideak daude eta handik diru parte bat ere badator.

 

Ze objektibo plantea ditzake talde honek?

Ez gara lasterketak irabazteko talde bat. Txirrindulariak hazteko talde bat da, hau da helburua.

Gauzak ondo badoaz, bigarren mailara igotzea posible litzateke?

Bai, dirua badago eta lasterketetan ondo egiten badugu mailaz igotzea posible litzateke.

Ze motatako lasterketetan hartuko duzu parte?

Oraindik ez ditugu lasterketa asko zarratu, baina adibidez uztailean Txinara joango gara. Baina gehienbat Espainiatik, Frantziatik eta Portugaletik mugituko gara. Azkenengoa Portugalen izan da, Alentejeko itzulia. Bost eguneko lasterketa izan da, lehenengo etapa nahiko gogorra eta besteak esprintatzekoak izan dira. Gauzak ondo egin ditugu, itzulia Carlos Barbero taldekideak irabazi baitu eta taldeko sailkapenean ere garaile izan baikara.

Hiru Giro lehiatu ondoren proba ezezagunagoetan lehiatzea egokituko zaizu.

Aurten ez daukat presio hori. Aurreko urteetan banekien maiatzerako prestakuntza ona egin behar nuela, eta aurten lasaiago nago. Nire ustez, Giroa lasterketarik politena eta gogorrena da, Tourra edo Espainiako itzulia baino gehiago.

Ze motatako etapak nahiago dituzu?

Aldapatsuak, nahiko gogorrak direnak gustatzen zaizkit. Lauak ez zaizkit hainbeste gustatzen.

Euskadin txirrindularitzarako zaletasun handia dago, eta aurten arraroa izango da Tourmalet-en marea laranja ez ikustea.

Bai, arraroa izango da, baina aurreko urtean ere nahiz eta Euskaltel egon, atzerritarrekin marea laranja pixka bat difuminatua zegoen.

Euskadik lehenengo mailako txirrindularitza talde bat merezi duela uste duzu?

Bai. Azken finean Athletic dago, Bilbao Basket ere hortik dago eta txirrindularitzak Euskal Herrian iragan handia duela uste dut. Zale asko daude hemen eta gero eta zaletasun handiagoa dago, ez barrik ikusteko, baizik eta praktikatzeko ere.

Miguel Minguez

Miguel Minguez

 

Zure elkarrizketa batean honako hau  irakurri nuen “Euskadi taldean Euskaltelen nengoenean baino ilusio eta amorru gehiago dut”.

Bai, hori egia da. Lehenengo eta behin urte baterako kontratua daukat. Bi urteko kontratua  sinatzen baduzu pixka bat lasaiago egoten zara lehenengo urtean. Baina aurtengo egoera desberdina da, amorruz gainezka hartzen dut. Gainera, ni berriz ere lehenengo mailan egon nahi dut, hor egon behar naizela uste dut.

Nondik entrenatzen duzue?

Bakoitzak bere kabuz entrenatzen du. Taldeko entrenamenduak ere egiten ditugu, Deriotik ateratzen gara normalean. Eguraldi txarra egiten duenean Benidorm-era joaten gara.

 

Zaleen babesa eta jarraipena espero duzue?

Bai, talde hau Euskaltelen jarraipena izan behar da, eta Euskalteleko zaleak orain Euskadi taldeko zaleak izatea espero dugu. Denboraldi ona egiten badugu gero eta zale gehiago egongo dira.

Zer behar duzue zaleengandik?

Hurbileko lasterketak ikusten joatea eta taldeari laguntzea eta sostengua ematea. Hemendik hurbilena Amorebietako Klasika izango da, apirilaren 13an. Lasterketa hori ondo egin behar dudala uste dut. Ondo entrenatzen nago, eta proba batzuk ditut lehenago, beraz sasoi onean helduko naizela uste dut.

Momentu honetan posible da zurea bezalako talde batean txirrindularitzatik bizi izatea?

Bai, posible da. Baina orain kontua ez da dirua. Gauza da lasterketetan egotea eta nire izena entzun dadila.

Erantzun bat orain arte.

  1. Juan Carlos Murillo dice:

    Eskerrik asko Miguel!


Shares