::Mikel Etxebarria.
Raul Campo saltsa batzuetan sartuta dago. Lana, euskaltegiko eskola, mintza-txokoa, irakurtketa-txokoa… eta bonsaiak. Raulek bonsai-bilduma ederra du etxeko terrazan.
Seme-alaba guztiak berdin maite behar ditugu. Gauza bera gertatzen da bonsaiekin?
Ez. Badira batzuk nire kutunak direnak. Niri gustatzen zaizkidanak hemengo zuhaitzak dira: haritza, pagoa, hagina…
Bonsaiak dendan erosi ala mendian hartu?
Dendan bonsai bat erostea oso garestia izaten da. Nik kimu gazteak mendian hartu edo erosi egiten ditut.
Bonsaiazaleak ekoligistak zarete ala tratu txarra ematen diezu zuhaitzei?
Tratu txarrena oso zabalduta dagoen uste okerra da. Ez da egia. Neuk, behintzat, neure burua ekologistatzat dut.
Bilduma handia duzu. Etxekoak pozik daude?
Bai. Azken batean, balkoia da nire txokoa, eta hor ez dut inor molestatzen. Emazteari, hasiera batean, ez zitzaion gehiegi gustatu, baina orain, lasai-lasai eta pozik ikusten nauenean,poztu egiten da.
Bonsaizaleak pertsona lasaiak izaten zarete?
Lasaia izan behar duzu derrigorrean. Oso urduria bazara eta gauzak presaka egiten badituzu, nekez lortuko dituzu bonsai ederrak.
Izaki-bizidun askoren bizitzaz arduratzen zara. Zaletasunetik ardura eta estresera tarte txikia dago?
Bai, udan batez ere. Abuztuan Eara joaten naiz eta bonsaiak Bilbon geratzen dira. Han nagoenean bonsaiak askotan etortzen zaizkit burura: tenperatura,ura, eguzkia … urrenetik kontrolatzea zaila da.
Harremanetan zaude beste bonsaizale batzuekin?
Bai, Bizkaiko Bonsaizaleen Elkateko kide naiz. Elkarteak 30 zale inguru batzen ditu eta eta harremanetan egoten gara.
Zer aholku emango zenioke hasi berri bati?
Bonsaiekin disfrutatzen ikasi behar dela. Bonsaia ez da txoko batean uzteko apaingarria. Gauzak lasai eta tentuz egin behar dira.


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Aupi raul:
Hasi baino lehen,gustatuko litzaidake esatea oso interesg arria. izan dela zuk idatzitakoa.Hori dela eta zuregana jotzen dut aholku. batzuk emateko. txikitan nire amari bonsai bat oparitu zioten. nire ahizpa eta biok musika jartzen genion eta egunero hitz egiten genuen bonsairekin.zeren eta beti entzuten zen oso ona zela horrelako gauzak egitea landare bat ondo hezteko. hala eta guztiz ere,lehortu zen eta pena handia eman zigunez ez dakit zenbat urte egon ginen bonsaia ureztatzen
guretzat bizirik zegoen.
ez naiz lasaia eta ez dakit zer egin behar da bonsai bat ondo zaintzeko.
Jesi maitia,
Eskertzekoa da zure poza azalaratzea. Baina piropoak apartez utzita, esan behar dizut musika ipintzea ezertarako balio duela, zeren zuhaitzak, arbolak edota landareak ez dauzkate belaririk eta.
Dena dela hitz egitearena oso ondo datorkio zeren karbonoa behar dutela eta, naiz eta airean nahiko karbono dago bonsaiek asimilatzeko…
Beste aldetik, aipatu behar dut bonsaiak izaki bizidunak direla eta gutxienez hiru gauza hauek behar dituzte ondo bizitzeko: eguzkia, ura eta ongarria. Eguzkia da fotosíntesis eiteko, hau da, kalean egon behar dira, ez sartu etxera eta derrigorrezkoa da, sartzen bazara, berogailuen ondoan ez urbiltzea. bigarren elementua da, esan dudan bezala, ura. Ez baduzu ureztatzen, agur bonsaiari. Egunero egin behar duzu. Hau da gauza bakarra zuk eman behar diozuna derrigorrezkoa da egunero begiratzea jakiteko H2O behar duen ala ez. Eta hirugarren gauza da ongarria, haiek ongarritik mineralak eta beste bitaminak hartzen dituzte.
Espero dut nire aholkuekin urrengo bonsaia gehiago biziko dela zure etxean baina gogoratu. Leioan edo balkoian.
Musu bat.