hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 05 / 13

::Unai

Neskak berehala hasiko dira kopa jokatzen. Finala irabaziz gero, gabarra atera beharko lukete?

 

neskak

6 Erantzun orain arte.

  1. Arrate dice:

    Zergatik ez? Mutilek irabaziz gero, ez lukete aterako?

  2. hamaikaetabat dice:

    Neuk aterako nuke, baina ez nago ziur jendeak erantzungo lukeen. Duela urte batzuk Basurtuko taldeari harrera berezia egin zitzaion igotzeagatik eta oso jende gutxik hartu zuen parte. Gainera, askok, Basurtukoak barik, Kaikukoak zirela pentsatu zuten.

  3. fontsi dice:

    Egia esan, gaia ikustean Arias Cañete etorri zait burura: futbola eta emakumeak… Agian ministro ohiak arrazoi du eta gai arriskutsua izan daiteke gaizki-ulertuak direla eta…

    Nire ustez, Hamaikaetabatek arrazoi du; ez dago arazorik gabarra ateratzeko, baina era berean bada arrazoirik ez ateratzeko. Zenbati ineresatzen zaio emakumezkoen futbola? Zenbat joaten dira Lezamara euren partida arrunt bat ikustera? Zenbat leku betetzen dute hedabideetan? Gutxi, oso gutxi, jendearen atentzioa jasotzen ez duelako seinale. Beraz, agian kirol mailan justua ez izan arren, futbolean saltzen duena eta interesa pizten duena, gaur egun behintzat, gizonezkoena da.

    Nik ez dakit gabarra hori ikustera joango nintzatekeen, ziur aski bai, baina esan behar dut nesken partiduak San Mamesen ikusi ditudanean (ligak irabazi dituztenean edo irabazi ahal izan dituztenean) giroa oso berezia iruditu zaidala, ez lehiarena gizonezkoekin gertatzen den bezala, baizik eta festarena (berdin da irabazi ala ez, inportanteena nesken futbola bultzatzea da).

  4. 0181 dice:

    Guk uste dugu neskek kopa irabaziko balute gabarraatera beharko luketela. Izan ere, neskek eta mutilek eskubide berberak dituzte. Gainera, era honetan gabarra erabilgarriagoa litzateke. Jakina denez, badira hogeita hamar urte gabarra atera genuela azken aldiz…

  5. 0182 dice:

    Nahiz eta gabarra ateratzeko eskubidea izan, pentsatzen dugu hobe litzatekeela San Mamesen omenaldi bat egitea arrakasta handiagoa lortzeko. Izan ere, emakumezkoen taldeak zale gutxi daukanez, agian gabarra aterako balute, jende gutxi joango litzateke.

  6. Nuria dice:

    Nire aburuz, neskek ez dute gabarra atera behar. Zertarako aterako dute? Liga txapelketa irabazi zutenean,( autobús bat atera zuten kale nagusitik udaletxeraino), zenbat jende joan ginen? Gutxi, oso gutxi.
    zenbat jende joaten gara neskek jokatzen ikustera? Esan behar dut, gabarra ateratzea polita balitzateke ere, gaur egun ezinezkoa dela, nesken futbolak ez daukalako indarrik publikoen artean.
    Amaitzeko, nik eskatuko dizuet lezamara edo lasesarrera joateko. Hau izango litzateke saririk onena gure jokalarientzat eta gainera haiek merezi dute.


Shares