::Maite Gonzalez Bilbao
Pasa den igandean Eibar taldeak lehenengo mailara igotzea lortu zuen. Berri oso ona euskal futbolarentzat. Lan handiaren emaitza izan da Eibarko futbol taldeak egindakoa, urte bitan 2.B mailatik lehenengo mailara igotzea lortu du. Gaizka Garitano-ren lana funtsezkoa izan da, bera da “kirol mirari” honen atzean dagoena. Jokalari beterano eta gazteekin, beste taldeetatik utzitako jokalariekin eta harrobikoekin talde borobila egin du lehen aldiz estatuko 20 talde hoberenen artean egoteko.
Eibarrek zelaian irabazi du lehenengo mailan egotea, baina oraindik bulegoko lan handia dauka atzetik. Kirol Sozietate Anonimoaren legea dela eta Eibarrek bere kapital soziala hirukoiztu egin behar du abuztuak 6 baino lehenago, hau da, 1,7 milioi euro lortu behar ditu. Dagoeneko %40a inguru lortu dute. Bidegabekoa iruditzen zait zelaian lortutakoa bulegoetan galtzea, baina legea denok bete behar dugu, edo behintzat hori esaten dute. Gainera, Eibar futbol taldeak kudeaketa modelo bat da, Aranzabalek, taldeko presidenteak, kluba ekonomikoki saneatuta mantentzea lortu du.
Eibar lehenengo mailako presupuestorik txikiena, zelairik txikiena eta herririk txikiena izango litzateke datorren denboraldian. Baina txikitasun horretan ez dut uste Madril eta Bartzelona taldeek erraza izango dutenik Ipuruan irabaztea. Nik pare bat partida ikusi ditut Ipuruan, eta bertan %100ean bizitzen da futbola. Futbolak horrelako opariak egiten ditu, 3.500 bazkiderekin eta 5.000 eserlekuko zelaiarekin …
… Eibar primerakoa da!



![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Igandean Eibarren egon nintzen lagun batzuekin eta sekulako giroa zegoen. Gazteak eta ez hain gazteak, bere Eibarreko kamisetekin. Balkoietan Eibarreko bandera pilo bat zeuden. Egun handia zela nabaritzen zen. Esan zigutenaren arabera, dirua arazo barik lortuko dute, baina zelaian, 1000 eserleku gehiago jarri beharko dituzte.
Gazteiztik ere, 8 autobus etorri ziren, eta soilik 50rrek bazuten sarrera. Beraz, txalotzekoa Alaveseko zaletuen jarrera. Haien inguruan egon ginen eta beti abesten zeuden: «vamos, vamos Glorioso, es una fuerte pasion, tu hinchada esta loca, loca por verte ganar», eres el orgullo de nuestra ciudad, a tu lado siempre voy a estar, en Mendizorroza o en cualquier lugar, animando sin parar», «lurralde baten nortasuna, hiri baten arrotasuna, zu zara gure talde bakarra, gu zugatik bizi gara»
Datorren denboraldirako irteera ezinhobea!