::Maite Gonzalez Bilbao.
Datorren denboraldiari begira, non Athletic-ek Txapeldunen Ligan jokatuko duen, burura etorri zait hizkuntzaren kontua. UEFA-k trabarik jarriko du prentsa aurrekoetan euskal kazetariek euskaraz galdetzeagatik? Zalantza hori daukat orain dela pare bat hilabete Catalunya Ràdio-ko kazetari bati gertatutakoagatik.
Kazetari katalan bat katalanez aritu zen Pep Guardiola-rekin Bayern de Munich eta Real Madrilen arteko norgehiagokan. UEFA-k katalanez galdetzeagatik errieta egin zion kazetariari. Guardiolak ingelesez, alemanez eta gazteleraz erantzun zuen aipatutako prentsa aurrekoan, zergatik ez du egingo bere ama hizkuntzan? Gainera, bai kazetariek eta baita Guardiolak ere, egindako galdera eta emandako erantzuna gaztelerara itzuli zuten.
Oso tipo elegantea iruditu zait beti entrenatzaile katalana. Europa osoko kazetariaren aurrean, hizkuntza defendatu zuen. Europan baldin bagaude, zergatik mugatu behar dira erabili behar diren hizkuntzak?
Abuztutik aurrera, eta espero hilabete askotan zehar, euskara Europar txapelketan entzutea espero dut.


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Arrazoia duzu, ederra litzateke euskaraz entzun ahal izatea. Dena dela, uste dut Valverdek ez dakiela.