hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 09 / 8

17 urte geroago Athleticek Txapeldunen Ligarako txartela lortu zuen. Horretarako lehoiek Napoli italiarra kanporatu behar izan zuten. Apustu- etxeen eta futbol-kalakarien ustez,  Benitezen jokalariak faborito nagusiak ziren. “Tertulisto“ horiek Sao Paoloren infernua, Napoli-ren nazioarteko jokalarien maila, Benitezen jakinduria  eta  abar luze bat behin eta berriro aipatu zituzten kanporaketaren aurreneko egunetan. Honen adibide da  joaneko partidan esatari-lanak egin zituen Antic. Antic-ek jokalari italiarren nondik norakoak deskribatu zituen  xehetasun handiz, baina ez zuen lortu gure taldearen izena zuzen esatea. Izan ere, Antic-ek kontatu zuen partidan hiru talde egon ziren: Napoli, el Bilbao eta el Atletico. Europako partidatan 5 epaile egonda, ez dakit zelan ez ziren konturatu 11 lagun soberan zeudela.

Jokalariak eza zaleak bat eginda.(RDM8UMAD)

Jokalariak eza zaleak bat eginda.(RDM8UMAD)

 

Lehenengo partidaren berdinketaren ostean,  San Mamesen erabakiko zen aurrera egingo zuen taldea. Denok ziur geunden San Mamesek ez zuela zertan inbidia izan Sao Paolori. Horretan “no problem” (ingeles herdoildua paseoan atera beharko dugu Europan zehar ibiltzeko). Baina, egia esan, zale gehienok italiarren trikimailu eta jokatzeko moduaren beldur ginen. Partida zaila eta aukera gutxikoa izango zela aurreikusten zen , eta lehenengo zatian behintzat,  halakoa izan zen. Bigarren zatia, ordea, zirraragarria izan zen.  Italiarren golari lehoiek ikaragarrizko erantzuna eman zioten eta, eromenerako 15 minutuan 3 gol sartu zioten Napoliri. Bigarren zati hori betiko geratuko da jarraitzaileon gogoan, eta horri esker, urte luzeak pasata, zale gazteei zer kontatu izango dugu.

Txingurru eta Aduriz

Txingurru eta Aduriz

Amaitu baino lehen, bi izen aipatu beharrekoak dira:Txingurri  Valverde eta Aritz “Azeria” Aduriz. Valverdek lan isila egiten du, baina emaitzak hortxe daude. Athletic hau partida guztietan garaipenaren bila irteten da eta gainera, partidan zehar egiten diren aldaketek beti ematen diote zerbait taldeari.  Entrenatzaile gutxi  ausartuko ziren esperientziarik gabeko jokalari bat zelairatzen sailkapena jokoan egonda. Txingurrik Unai Lopez atera zuen eta apustua ondo irten zitzaion. Eta zer esan Adurizek egin zuen partidari buruz? Jose Iragorrik “Azeria” deitzen zion eta  pasa den egunean ikusi ahal  izan genuen zein ondo egokitzen zaion goitizena jokalariari. Hiru goletan protagonista izan zen  eta  hiruretan aurrelari handien ezaugarriak erakutsi zituen: kemena, indarra, argitasuna eta punteria. Non edukiko zuten burua duela urte batzuk saldu zuten zuzendari eta teknikoek? Athletic-ek taldearekiko konpromisoa duten jokalariak behar ditu, eta Adurizen kasuan zaleok ez dugu zalantzarik. “Azeriaren» gol kopurua Athleticen aurrelari mitikoen pare egongo zen batzuek erbestera bidali izan ez balute.

Ziur aurten gau magiko asko gozatuko ditugula San Mamesen. Agian, Errege izendatu zuten lehoi hura, Italiako “Andre Zaharraren” euroak  nahiago izan zituena, bisitari izango dugu. Azeriak eta Athleticek emango ahal digute beste gau zoragarria bat!

Aurrez aurre ikusiko ditugu?

Aurrez aurre ikusiko ditugu?

Erantzun bat orain arte.

  1. Patxi dice:

    Itxaropentsu egoteko moduko taldea dugu: Aduriz, Iturraspe, Ibai…
    Unai Lopezek ere erakutsi zituen erak ez dira makalak, gero!


Shares