Shakthar Donest taldea 1936 urtean sortu zen, baina beste izen batez: Stajanovest (Stakhanovest Ukrainiako grafiaz). Agintari sobietarrek Stajanov (Stakhanov)t meatzari ospetsuaren omenez jarri zioten izena Dombas meatze aldeko futbol -taldeari. Stajánov Sobiet Batasuneko ikur bihurtu zuten sobietarrek; izan ere, egun bakar batean 102 tona ikatz erauzi zituen, lankideek halako hamabi, alegia.
Sobietarrek stakhanovismo lan-sistema martxan jarri zuten. Haren helburua zen produktibitatea igotzea langileen ekimenari esker. Langile eta lantegi asko lehia bizian aritu ziren agintarien gorazarrea jasotzeko. Horrela,bada, Ukrainiako meategiek %80 igo zuten produktibitatea hamar urtean eta Sobiet Gorenak mistizismo handiz goraipatu zituen meatzari horien lana, Ez da harritzakoa, beraz, Ukrainiako ekialdeko biztanleek Errusiari dioten atxikimendua.
Stakhávnov 1977an hil zen, Sobiet Batasuna desagertu aurretik. Langileen eredua izan zen meatzariak nekez ulertuko zuen noren esku dagoen Donets-eko taldea, meatzarien taldea. Rinat Ajmétov Shaktarren presidentea bai dela pertsonaia bitxia. Enpresaburu ukrainarra munduko 50 aberatsenen artean dago eta , dirua irabaztekotan, behin baino gehiagotan erakutsi du ez duela eskrupulorik. Errusiarrek sarraskitu zuten tatariar gutxiengo etnikoaren kidea izan arren, hasiera batean ez zuen inolako arazorik izan errusiarren interesak defendatzeko eta separatisten alde lerrokatzeko. Azken hilabeteetan, berriz, jarrera aldatu du eta Ukrainiako gobernuaren alde ageri izan da.
Ajmetov-entzat taldea dirua irabazteko beste aukera bat da. Taldearen erdiak jokalari brasildarrak dira, izen handirik gabekoak. Presidentearen helburua da jokalariok liga handietan ezagutaraztea eta talde handiei saltzea. Espero dezagun Ajmetov-ek negozio handirik ez egitea Athletic-en kontura



![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




“Langile eta lantegi asko lehia bizian aritu ziren agintarien gorazarrea jasotzeko”. Zoritxarrez, ez dugu hain urrun jo behar, halako portaerak aurkitzeko langile askoren artean.