hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 10 / 6

::Mikel Etxebarria.

Lehengo eta behin nafarren eraketa politikoaz ez dudala hitz egingo adierazi nahi dut. Nafarroak izan behar du nafarrek nahi dutena.  Hala ere, nik dakidala, gainontzeko erkidegoetan ez bezala , nafarrei  orain arte ez zaie ezer galdetu gogoko duten eraketa politikoaz. Gainera, errealitate politiko eta historikoaz berba egitea askotan enganagarria izan daiteke,  errealitate horietan  gutxi batzuen iritzia gehiengoaren nahiari galendu ohi zaio eta. Inor molesta ez dadin urruneko adibidea jarriko dut: Hegoafrikako apartheid-a errealitate politiko eta historikoa izan zen, baina suntsigarria eta printzipio etiko guztien aurkakoa.

Iribas eta BarcianIribas jaunak Euskal Herriari aipamena egiten dioten liburuak baztertu ditu hezkuntza sistematik Nafarroaren errealitatea ez islatzeagatik. Zergatik da hain mingarria Euskal Herria=Euskararen Herria Barcina, Iribas, Sanz eta abarrentzat? Mamu zaharrak paseoan atera dituzte beste zerbait estali nahian? Hurbil dauden  hauteskundeek zerikusirik izango dute?

Historiak erakutsi digunez, egitura politikoak iragankorrak dira; errealitate kulturalak , berriz, nekez desagertzen dira, edozein gizarteren parte baitira. Estrabonek, Humboldtek  eta Bonapartek aspaldi aipatu zuten nafar lurraldeen euskalduntasuna. Bernard Etxepare, Leizarraga, Pedro Ursua, Xabierreko Frantzisko, Gaiarre, Satrustegi, Mindegia, Uxue Barkos, Retegi, Ladron de Arana, Serafin, Perurena, Kaxiano, Iraizoz, Jeronimo Dutari, Xabier Santxotena, Dora Salazar, Urko Aristi, Fermin Irigarai, Leire Martinez, Erramun Martikorena…  Euskaren Herriaren parte direnez, ez omen datoz bat Iribasek lehenesten duen  Nafarroaren identitatea historiko-kulturalarekin. Liburuak bezala zirkulaziotik kanpo utzi nahi izango ditu Nafarroako gobernuak?

36an txapel gorri nafarrek beldurra eta heriotza barreiatu zituzten Euskal Herrian zehar, Nafarroan bereziki. Horixe da Iribasen ametsetako Nafarroa? Agian ez, txapel gorri horien artean  askok eta askok makula bat zuten: euskaldunak ziren.

 

 

Erantzun bat orain arte.

  1. Patxi dice:

    Euskal Herria zer den, I.Perurenaren iritziz:
    http://youtu.be/5MlNXl_UkU4


Shares