hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 10 / 12

Patxik Miren Caballeroren posta aprobetxatu du aspalditik datorren eztabaida gogoratzeko. Batetik, Bilboko manadatariek behin eta berriro aipatzen dute Bilbo hiri modernoa izateko, tabernek eta dendek ordutegiak zein egutegiak zabaldu behar dituztela. Euren esanetan, hiriaren kanpoko irudirako turistek jatetxe eta dendak itxita aurkitzea txarra da. Bestetik, dendari txikiak eta sindikatuak igandeetan zabaltzearen kontra ageri izan dira behin eta berriro, langileentzako atzerapauso larria litzatekeela argudiatuta . Horren adibide dugu Villarias kaleko Decathlon aurrean gertatutako istiluak Santiago egunean. Enpresak zabaltzea erabaki zuen arren, sindikatuen protestek galarazi zuten.

Zer pentsatzen duzue? Aukera izanez gero, jaiegunetan erosketarik egingo zenukete?

 

Sindikatuen protestak

Sindikatuen protestak

7 Erantzun orain arte.

  1. Soraya, Nerea eta Libe dice:

    Gure ustez, ez da beharrezkoa, jendeak astelehenetik larunbatera denbora luzea baitu erosketak egiteko, eta gainera, dendetako ordutegiak zabalak dira.
    Turistentzat ez da derrigorrezkoa erosketak egitea justu-justu igandeetan. Turistak normalean museoetara eta gune turistikoetara joaten dira eta beti alde zaharreko tabernak zabalik egoten dira. Beraz, ez dago arazorik!

  2. Andrea eta Urko dice:

    Alde batetik,garrantzitsuena da kanpora joaten garenean jatetxeak eta tabernak irekita aurkitzea.
    Beste aldetik,edozein denda berezi badaude,abantaila izango delako guretzat eta dendariek diru gehiago irabazi ahal izango dutelako.

  3. Jorge eta Josune dice:

    Gure ustez,ona da irekitzea igandeetan, etortzen den jendeak dena zabalik du eta.
    Kontu honetan hiru gauza kontuan hartu behar dira:
    1.- Erosleen aldetik, denborarik ez badaukazu ona da.
    2.- Bestetik, lankideen partetik, ez da hain ona denbora librea ez edukitzeagatik
    3.- Amaitzeko,nagusiek langile gehiago kontratu beharko dute, eta ezin badituzte langileak kontratatu, haiek dana egin beharko dute.

  4. 150311 dice:

    Guk pentsatzen dugu igandeetan dendak itxita egon beharko liratekeela. Alde batetik, langileen lan baldintzak aldatzen ez direnez, haientzat ez da errentagarria igandeetan lan egitea. Beste aldetik, ordutegi berri honek denda edo negozio txikiei kalte egiten die.

  5. 150312 dice:

    Lehenengo eta behin, legea bete behar dugu eta badago lege bat gai honi buruz hitz egiten duena. Honen arabera, denda handiek 8 jaiegun urtean ireki ditzakete ateak. Horregatik irekitzen utzi behar diegu. Ados ez daudenek lege honen kontra joan beharko dute eta ez zabaltzen dutenen kontra.

  6. 150161 dice:

    Gure ustez, eta langileen esanetan, ez da beharrezkoa dendak igandeetan zabaltzea. Batetik, etekinik ez du ematen eta bestetik langileek familiarekin egon behar dute.

    Horretaz gain, gaur egun daukagun ordutegia oso zabala da, hamarretatik zortzietara arte, hain zuzen. Gainera berandu egiten bazaizu, saltoki handietan behar duzuna eros dezakezu, hamarrak arte zabalik daudelako.

    Bukatzeko, ados egongo ginateke bai udalak, bai bankuak, bai erakunde publiko guztiak zabalik egongo balira.

  7. 150162 dice:

    Gure ustez Bilboko leku turistiko inportanteenak distrito 5 eta 6 dira, hau da Alde Zaharra eta Abando-Indautxu. Han turista gehienak daudenez, hobe izango litzateke dendak eta jatetxeak igandero irekitzea. Beste distritoek aukeratu ahal izango lukete irekitzea ala ez.
    Honekin turistak ondo egotea lortuko genuke eta bere jatorrietara bueltatzen direnean oso ondo hitz egingo lukete gutaz.


Shares