hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 10 / 15

Urriren 16a Elikaduraren Nazioarteko Eguna da. Euskal Herrian ondo jaten dela maiz entzuten da baina,  ondo jateak badu zerikusirik era osungarrian elikatzearekin? Elikadura-aldaketa, gehiegizko kaloria-ingesta, dieta orekatua, otordu-kopurua… ohiko hizpide bihurtzea ez da nahiko adierazgarria?

Nahi baduzue, azaldu zelan elikatzen zareten eta adierazi zer egin beharko zenuketen ondo elikatzeko. gargantua

 

Gaian interesaturik egonez gero, hona hemen artukulu interesgarriak:

 

Gaur egungo elikadura Euskal Herrian

Helduen elikadura orekatua

 

 

 

 

 

3 Erantzun orain arte.

  1. Super Sagu Beltza dice:

    Elikadura orekatuaz eta horrelakoez hitz egitea ez da seinale txarra. Munduko leku askotan horrelako gaiak ez zaizkie burutik pasatzen, zer jan ere ez dute eta.

  2. Patxi dice:

    Arrazoia du Super Saguk, hau da, gurean larregi jateagatik gaixotu edo hiltzen gara; hirugarren munduan, aldiz, ahora zer eraman ez edukitzeagatik.
    Bestalde, ez al duzue uste garrantzi handiegia ematen zaiela, gurean behintzat, gastronomiari buruzko telesaioei? Zer dela-eta izango ote da hori?

  3. 901 taldea dice:

    Patxik planteatutako galderaren harira, 901 taldeak dio gastronomiari buruzko hainbeste telesaio egotea jendeak eskatzen duenaren ondorio dela. Guk bi programa mota bereizten dugu: alde batetik, janaria prestatzen irakasten digutenak; eta bestetik, lehiaketak direnak (Masterchef eta halakoak). Lehenengoei dagokienez, esan behar da daramagun bizimodua kontuan izanik, jendeak beharrezko ikusi dituela telesaio horiek plater errazak eta osasungarriak prestatzen ikasteko. Bigarren motako telesaioei,hau da, lehiaketei dagokienez, telebista-kateen arduradunen esku daude, ahalik eta etekin handienak lortzea baitute helburu.


Shares