hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 10 / 27

::Mikel Etxebarria.

Athletic-en une txarra dela eta, Deia egunkariak Gizaker enpresari inkesta bat eskatu dio jakiteko zein den bazkideen iritzia. 400 bazkideri egindako inkestaren emaitzak datozen egunetan argitaratuko dira, baina gaurko egunkarian aurreratu denaren arabera, bazkideek jokalariei leporatzen dizkiete emaitza txarrak. Gainera, zaleek Valverderen lanari egoki deritzote, hamar puntutik 7,7ko kalifikapena eman baitiote.

Entrenatzaile eta jokalarien urduritasuna. (Argazkia Deiarena da)

Entrenatzaile eta jokalarien urduritasuna. (Argazkia Deiarena da)

Oro har, halako bolada txarrak gertatzen direnean, errudun bakarra baino gehiago daude, eta kasu honetan errua batzuen artean banatu behar dela uste dut.

Alde batetik, jokalarien erabaki okerrak garestiegi ordaintzen ari da Athletic. Taldeari sartu dizkioten gol asko -ia gehienak- ez dira  aurkakoen jokaldi onen ondorio izan, gure defentsen opariena baizik. Malaga, Granada, Rayo Vallecano, Barcelona eta Oportoren aurkako partidetan defentsa eta atezainaren akatsek zigortu dute Athletic.

Beste aldetik, entrenatzaileak zer aldatu ere badu. Nire ustez, Beñat ezin da jokoaren antolatzailea izan, horretarako behar diren abiadura eta bizitasuna falta ditu eta. Beñaten erdiraketek ez dituzte aurkakoen lerroak gainditzen. Hegaletara bidaltzen dituen “baloikada” luzeek ez diete abantaila ematen aurrelariei, gehienetan ateari bizkarra emanda kontrolatu behar baitituzte eta horrek izugarri errazten du defentsen lana. Athleticek denboraldi hasieratik pattal jokatu arren, hobetu egin du Igorrekoa aulkian zegoenean.

 

 

 

 

3 Erantzun orain arte.

  1. Patxi dice:

    Dinozun lez, errua batena baino gehiagorena da. Bestalde, egia da Irazozek huts galantak egin dauzela, baina sekulako geldiketak ere bai. Oro har, nire ustez, gabeziarik handiena erdialdeak dau. Batzuek aitortu nahi ez badabe be, Herrerak egiten eban beharra ezin izan dabe oraingoz ordezkatu: baloia batetik bestera mugitu; hainbat jokalariri korrika eragin (Mikel Rico, kasu), etab. Beñatek, dinozun moduan, ez dau-eta horretarako balio.
    Aurrean ere ez gabiz finago; badirudi golak egin leikezan bakarra Aduriz dala ; Susaeta, Ibai etab ia-ia estreinatu barik dagoz.
    Eta enparauai buruz zer esan? Laportek bere burua figuratzat dauanez geroztik, gero eta okerrago jokatzen dau, nire iritziz: baloiak luze jaurti lapikora, eta abantaila etsaientzat…
    Beraz, zuri-gorriak izan barik, gorriak edo baltzak ikusi gura ez badoguz, neguko merkatuan erdilariren bat (Herreraren ordezko) hartzea nahitaezkoa izango jaku.

    • hamaikaetabat dice:

      Egia da, erdialdean dago arazoa. Aketxek, osatzen denean, jokatuko duela uste dut. Erraz ikusten du futbola, eta baloi behetik jokatzen daki.

  2. Jon dice:

    Nire ustez, arazoa erdialdean dago, batez ere, Herrerak betetzen zuen tokian. Denboraldi hasieran, Beñat jolasten hasi da, baina postu horri dagokion indarra, presioa ez ditu orain arte erakutsi. Dena dela, ez gara hortaz arritu behar. Izan ere Betisen zegoen bitartean, euskarri moduan egoten zen eta zeukan futbola argi eta garbi erakusten zuen igandero. Hala ere, gaur egungo Athletiken zelai erdiko bi postu horiek finkatuta daude eta oso zaila da Iturraspe, Riko bikotea kentzea. Hurrengo jaurdunaldietan, De Marcos, Muniain aurrelariaren atzetik aritu dira, baina inolaz ere, ez dira iristen Herrerak eman zuen errendimendura.

    Era berean, hegaletan daukagun arazoa ere nabarmentzekoa da. Bi postuetarako, soilik hiru jokalari ditugu (Susaeta, Ibai, Muniain) eta gainera, askotan Ibaik eta Ikerrek mota askotako lesio muskularrak izaten dituzte. Bakoitzaren errendimendua, alde batera utziko dugu. Agian, Tenerifen (2. mailan) lagatuta daukagun Guarrotxena gaztea neguko fitxaketa on bat izan daiteke aurreko postuetan daukagun lehiakortasuna hobetzeko…


Shares