Hamaikaetabat duela urte eta erdi sortu zen. Athletic-ek eta euskarak lagun asko batzen dituzte; hala ere, gurea sortu arte, oso gutxi ziren bi sentimendu horiek adierazteko topaguneak.
Guretzat Hamaikaetabat elkartzeko gunena da, era askotako ekimen eta ekintzak antolatzen dituena. Kirolaz eta Athletic-ez gain, era askotako ekimenak izan eta izango dira: mendi irteerak, bisitaldiak, hiria hobeto ezagutzeko txango gidatuak, hitzaldiak, dastaketak, leihaketak eta abar luzea; Athletic-en partidetara joateko bidaiak eta peñen elkarteak antolatzen dituen ekimenak ere barne, jakina!
Une honetan 300 bazkide baino gehiaho gara, baina gehiaho izan nahi dugu. Hamaikaetabatarra izatea ez da ezer kostatzen, baina gurekin egin ditzakezuenek ez dute preziorik. Ea lortzen dugun 500 bazkidee izatea.
Anima zaitezte eta izena eman!
Izena emateko orria bete, eskaneatu eta bidali mikel@juanmateozabala.com helbidera.
https://drive.google.com/file/d/0B5wMeIXB02JPRmFsczhJaDZtdG8/view?usp=sharing


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Animatu zaitez! Athleticek behar gaitu eta.