hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2015 / 02 / 20

Maria Luisa Laka lankidea jubilatu berri da. Maria Luisa euskaltegiak sortu aurretik hasi zen euskalgintzan, gau eskolen garaian. 40 urte eman ditu bilbotar eta bizkaitar euskalduntzen; horregatik, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak «Lan Onari » saria eman zion. Geuk ere, lerro hauetatik omendu nahi dugu Maria Luisa. Blogaren «hormak» zabalik dituzue Maria Luisari agur eta gorazarre egiteko.

 

Maria Liusa eta ikasleak "Lan Ona"ri saria jaso zueneko egunean.

Maria Liusa eta ikasleak «Lan Onari» saria jaso zueneko egunean.

 

 

13 Erantzun orain arte.

  1. Marta Moriano dice:

    Maria Luisa, ZORIONAK!!!!!!!!! eta mila esker zurekin denbora pasatu nuenagatik eta batez ere irakatsi zenidan guztiagatik.
    Musu pilo bat.

  2. Patxi dice:

    Ez ohi da erraza hitz gutxitan ganorazko zerbait esatea urtetan eta urtetan lankide izan duzun bati buruz.
    Ororen gainetik, Maria Luisa bazkide eta lankidearen hurbiltasuna nabarmenduko nuke, eta apaltasuna, zuzendari ibili zenean ere. Haserre, gainera, gutxitan ikusi izan dut nik, eta orduak eta orduak elkarrekin igaro behar direnean, eskertzekoa da hori. Beste kualitate asko ere baditu, besteak beste: laguntzeko jarrera, lanerako “gogoa” –ez da kasualitatea, adibidez, “Lan Onari” saria berari eman izana-, etab. Jakina, akatsak ere izango ditu, ez baitago arantza bako lorerik, baina…
    Bukatzeko -uste dut inoiz berari gogorarazi diodala-, eskerrak eman nahi dizkiot blog honen bidez, zeren berak –Maite Etxebarriarekin hizketan aritu ondoren- uste osoa jarri zuen nigan eta 6.maila emateko aukera eskaini baitzidan. Kontuan hartu behar da, orduantxe (1982), lehen aldiz ematen zela 6. maila hori. Eskerrik asko, bada, Maria Luisa, nire lehenengo lana emateagatik, hain zuzen, gaur egun oraindik ere dudana.

  3. ana dice:

    Jubilatuko zinela esan zidatenean tristura eta poztasuna sentitu nituen aldi berean. Poztasuna, atseden hartzeko unea iritsi zaizulako baina tristura ere bai, lanean zure falta izango dugulako.
    Ez naiz gehiegi luzatuko baina niretzat asko izan zara: irakasle ona, lankide hobea eta pertsona ezin hobea. Beti izan zaitut ondoan momentu onenetan eta tristeenetan, jaietan barre egin dugunean eta une txarretan negar egin dudanean. Eta beti agertu zara zu zaren bezala: apal, baikor, jator eta zintzo. Zaratarik egin gabe, baina beti laguntzeko prest, ezer esan gabe eta ezer eskatu gabe, … baina beti nire ondoan.
    Gauza asko ikasi ditut zugandik eta horregatik … ESKERRIK ASKO, Mª LUISA!

  4. Fontsi dice:

    Urte asko dira Maria Luisa ezagutu nuela. Hasieran irakasle izan nuen eta gerora lankide.

    Irakasle bezala zer esan; bikaina, pazientzia handikoa eta langilea. Oraindik ere gogoratzen dut, niri gaur egun gauza bera gertatzen zaidanean, ni batzuetan ikasle bakarra ostiral arratsaldean eta berak: «Benga, Fontsi, egin berridazketa hauek» edo «Prestatu gai hau gero niri kontatzeko»… ni handik ihes egin nahian eta bera lanean jo eta ke.

    Eta lankide bezala ere aparta, beti laguntzeko prest eta beti aurpegi txar bat jarri gabe. Badakit honelakoetan, norbaiti buruz hitz egiten dugunean, esaten diren guztiak topikotzat hartu daitezkeela, baina, benetan, Maria Luisaren kasuan ez dira hitz hutsalak, dena da egia.

    Esan bezala, nire irakaslea izan zen eta beranduago nire lankidea. Lankideak izan bagara, neurri handi batean, berari esker izan zen, berak ezagutzen ninduen lanean hasi nintzenean eta berak proposatu zidan ume batzuekin lanean hastea; horrek, benetan, markatu zuen nire ibilbidea bizitzan. Orain naizena, beraz, neurri handi batean, berari esker da.

    Eskerrik asko guztiagatik, Maria Luisa.

  5. Mikel dice:

    Eskerrik asko!!! Apaltasunez eta zintzotasunez lagundu diguzu irakasle guztioi. Onenetan zein txarrenetan lankide bikaina.

  6. nerea dice:

    1979an, euskaltegia gau eskola zela, euskara-klaseak ematen hasi nintzen Iralako Camacho eskolan, eta alboko gelan zu zeunden.
    80ko hamarkadan, euskaltegia eratu eta elkarrekin segitu genuen, bai neguko eskoletan (frantziskotarren lokaletan eta Gordoniz kalean), bai udako barnetegietan (Euban, Forun, Zugaztietan…)
    Gaur egunera arteko gainontzeko urteotan ere, beti elkarren ondoko geletan. Euskaltegiak izandako une gozoak eta ez hain gozoak bizi izan ditugu… Eta, ia konturatu barik, hogeita hamabost urte pasa zaizkigu.
    Aurton erretiroa hartu duzu. Hemendik aurrera ez duzu etorri beharko egunero, goizeko 8etan, euskaltegira. Ez zaitut egunero ikusiko, baina bai noizean behin; izan ere, irakurtzea betidanik izan duzu gustuko eta literatura-txokora sarritan hurbilduko zarela aginduta didazu. Badakizu ongietorria izango zarela etxean, Juan Mateo Zabalan.
    Larunbatean ere, elkarrekin bazkalduko dugu eta lehengo sasoiak gogoratzeko aukera izango dugu. Bien bitartean, eta batez ere hemendik aurrera, bizimodu berria disfruta dezazun bihotzez opa dizut.
    Zure lankide eta laguna,
    Nerea

  7. Raquel Iglesias dice:

    ZORIONAK MªLuisa!!!!
    Espero dut hemendik aurrera ondo egotea. Nik ez zaitut inoiz ahaztuko nire lehenengo irakaslea izan zarelako uztailaren trinkoan.
    Eskerrik asko zure pazientziagatik eta irakatsi diguzunarengatik guztiagatik.

    Musu handi bat

    Rakel

  8. Agurtzane eta Eguzkiñe dice:

    Badira 25 urte elkar ezagutu genuela. Tarte luze horretan, une onak eta ez hain onak bizi izan ditugu.
    Hainbeste urtetako lanaren ondoren, orain jaso duzu, benetan, Lan Onari saria; ez, ordea, Patxi Lo-k egun hartan eman zizuna.
    Etapa berria hasi duzu; geuk ere, zuri esker, oraintsu zabaldutako bideari helduko diogu.
    Eutsi bizimodu berriari eta disfrutatu!!!

    Agurtzane eta Eguzkiñe

  9. Miguel Sánchez dice:

    Zorionak MªLuisa!
    Zure klasean denbora gutxi egon arren, asko ikasi nuen. Irakasle ona izan ezezik, aurpegian beti iribarre bat ere eduki duzu eta hori eskertzekoa da.
    Eskerrik asko guztiagatik.

  10. Borja Justo dice:

    Zer moduz? Denbora gutxi izan zara nire irakaslea baina asko ikasi nuen zurekin eta zure jubilazioaz gozatzea espero dut. Disfruta ezazu denbora libreaz eta eskerrik asko guztiagatik.

  11. Marta Arriazu dice:

    Orain dela urte asko neuk ere irakasle ezagutu nuen lankidea izan baino lehen. Horregatik badakit oso ondo zenbaterainoko pazientzia izan duen eta ez nirekin bakarrik. Ezagutu genuenean berehala konturatu zen nolakoa nintzen eta ni ohartu gabe pixkanaka-pixkanaka otzandu ninduen.
    Beranduago lankide izan gara eta zenbat istorio , zenbat negar, zenbat zalantza, zenbat gauza berri ikasi, zenbat jai, zenbat ogi eta zenbat barre egin dugun elkarrekin urte hauetan!
    Arin arin pasatu dira eta Mª Luisak erretiroa hartu du bizi izan den moduan zarata handirik egin gabe.
    Eskerrik asko honengatik guztiagatik.

  12. Soraya eta Itziar dice:

    Arrotz samar egingo zaigu hemendik aurrera euskaltegira joan eta zu ez ikustea. Izan ere, ondoko gelan egon ez arren, bagenekien edozein unetan, korridorean, bilera batean edo fotokopiak egiten aurkituko zintugula.
    Urte asko dira elkar ezagutu dugula eta urte luze hauetan, denetarik bizi izan dugu, une onak zein txarrak eta guztietan zure harrera samurra, gozoa izan da, beti irribarretsu eta laguntzeko prest.
    Gogoratzen duzu zelako komeriak ordenagailuak erabiltzen hasi ginenean?.Batzuetan, eguerdiko eskolak amaituta, elkartu egiten ginen hirurak informatikan trebatzeko asmoz, eta apurka-apurka egunean egotea lortu dugu, ezta?.
    Etapa berri hau pozarren har dezazun opa dizuegu, baina ez ahaztu bisitatzera noiz etorriko zain egongo garela.
    Soraya eta Itziar

  13. Juan Escalza dice:

    Kaixo Mª Luisa:
    Espero dut sasoi berri honetan pozik egotea. Orain, ziur aski, denbora asko izango duzu gauza asko egiteko. Beharbada, lehen denbora faltagatik zaletasun batzuk ezin zenituen egin, eta orain altxor bat daukazu , denbora. Gaur egun ia ezinezkoa iruditzen zaigu erretiroa lortzea, baina zuk eskuan duzu.
    Eskerrik asko zure aholkuengatik azterketak gainditzeko. Amaitzeko esan, eukaltegian ez dituzula uzten ikasleak bakarrik, lagunak baizik. Zorionak eta beti arte.


Shares