hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2015 / 03 / 8

::Mikel Etxebarria.

Kazetaritza eta futbolaren  profesional askorentzat Athletic ez da existitzen eta aste honetan horren adibide adierazgarriak izan ditugu. Ostegun gauean, finalerako txartela eskuratu bezain jaster, «kazetarien» kezka bakarra zen Erregeak jasoko duen txistualdia. Txistularientzako zigorraz, Real Madrilek zelaia ez uzteko dituen arrazoiez, Borboiari erakutsi behar zaion errespetuaz… sutsu hitz egin zuten. baina hamar minutu lehenego amaitua zen partidaz ez zuten fitsik ere esan, eta are gutxiago Athleticez.

Barcelonako eta Madrileko kazetariek behin eta berriro aipatzen zuten Florentinok ez duela nahi Barçak titulu bat irabaztea Santiago Bernabeun. Hain argi badute Barçak irabaziko duela has daitezela kronika idazten! Athleticek halabeharrez galdu behar duela ematen du; gonbidatu isila bihurtu dute ligako bi oilarren arteko borrokan.

th[1]

Zoritxarrez, itsukeria horrek futbolaren profesionalei ere eragiten die. Atzo bertan, Ancelottik  adierazi zuen Real Madrilek partida oparitu zuela. Oparitu? Athleticek ez zuen inolako meritorik egin partida irabazteko? Real Madrilek ez zuen galdu aurrean zuen hamaikakoa askoz hobea izan zelako?

Atzo San Mamesen argi ikusi ziren batzuen harrotasuna eta besteen harrokeria. Florentino, Pepe, Cristiano eta abarrengandik  ez dugu oparirik nahi. Ez ditugu horien ogi-apurrak behar.  Athletic ikusezin eta aipaezin honek nahiko du bere filosofiarekin eta bere zaleen bultzadarekin.

 

 

3 Erantzun orain arte.

  1. Patxi dice:

    Ados nago zurekin, Mikel: ikusezina da Athletic askorentzat; eta Adurizen gola Ronaldok edo Messik egin izan balute, behin eta berriro pantailaratuko ligukete. Dena dela, ageriko bihurtzeko eta ikusgarri bilakatzeko finala irabaztea dugu; beraz, AUPA ATHLETIC!!!!!!

    • fontsi dice:

      Sentitzen dut, Patxi; baina ziur nago, irabazita ere, ez dutela Athleticen jokoari buruz hitz egingo, hedabideetan hizpidea izango da erregeak jasoko dituen txistuak edota Barcelonaren porrota.

      Hori bai, gabarra ateratzen dugunean horri buruzko erreportaje txiki bat emango dute eta bertan seguru ez dela faltako Goikok Maradonari egindako sarrera, gogoratzeko irabazi genuen azken finala.

  2. Alvaro dice:

    Sentizen dut baina ni ez nago batere ados.

    Bai Madrilen bai hemen gauza bera gertatzen da.
    Adibidez, Espainak mundiala irabazi zuenean hemengo futbol saio batzuk ez zuten tutik ere esan.

    Kazetarien helburua ez da inpartziala izatea, dirua irabaztea baizik. Beraz gehien saltzen duten gaiei buruz hitz egiten dute. Pedrerol Madrili edo Bartzelorari buruz jotake ari da egunero. Edu Velascorentzat Athletic baino ez dago munduan.

    Automobilismo esparruan beste adibide ezaguna dugu, Lobato Alonsozale amorratua da eta Alonsok egiten duen guztia sinestesina eta liluragarria da: guau, guau, guagu !! Magic berriro egin du !!
    Beste gidariek ez dute ezer egiten, eta irabazten dutenean autoaren meritoa da.

    Hauxe da daukagun kazetaritza, zer espero zenuten?


Shares