hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2016 / 04 / 14

::Mikel Etxebarria.

Agur beriko zalei

Gaurtik aurrera ezin izango da San Mamesen erre. Lehen biktima alkohola izan zen eta orain tabakoa. Desagertzen hurrengoa euria izango omen da eta, horrela jarraituz gero, tapaki elektrikoa eramatera behartuko gaituzte neguko hotzari aurre egiteko. Pipajale bihurtu nahi gaituzte. Duela urte batzuk oso erraz antzematen ziren kanpoko taldearen jarraitzaileak; tutik ere esaten ez zuten pipajaleak ziren. Bada, zoritxarrez, egun  gero eta ohikoagoak dira pipajaleak harmailakideen artean, eta denak bazkideak.

Luxuzko sukaldariak, txilio ezin egin, siku eta bero egon nahi, txupitorik ezin eskatu … Batzuetan ez dut oso argi non gauden, San Mamesen edo Nafarroa kaleko Bilbainan. Gainera, horrelako neurriak alferrikakok direla uste dut. Jendea ez da futbolera joaten mozkortzera (dauden prezioekin eta dagoen zerbitzu motelarekin zaila izango litzateke). Jendea kanpoan mozkortzen da eta gero, inolako traba barik , futbol-zelaira sartzen da. Herri-erakunde guztiei nire eztarri, sabel eta buru-osasunaz arduratzea eskertzen diet, baina askoz gehiago eskertuko nieke ardura handiagoz  zainduko balute zelaitik kanpo zale basati batzuek egiten dutena. Orain gutxi berdinkenta lortu zuen talde baten zaleak nahiko berdinduta ibili ziren Bilbon zehar beldurra zabalduz. Lege berriaren helburua mendekotasunak  eta haien ondorengo gaixotasunak saihestea bada, argi dago Jaurlaritzak paso egin zuela frantsez gizajo horien gibelaz eta balizko mendekotasunez.

Tristea da, baina ohitura eta bizimodu osasungarrien izenean xarma eta mistika kendu nahi diote futbolari.

 

*Super Hincha»tik ateratako argazkiak.

3 Erantzun orain arte.

  1. fontsi dice:

    Egia da gero eta debeku gehiago dugula futbol zelaietan; baina, kontrakoa dirudien arren, debekatu ez digutena animatzea da. Tristea da beste taldeko zaleen animo oihuak eta kantak entzutea gu isilik edo «Txoriak txori» kantatzen gauden bitartean.Eroso bihurtu gara, oihu egiteak, protestatzeak, animatzeak lanak ematen dizkigu.Ez zaigu gustatzen nekea, baina jokalariak pattal badabiltza, gogor kritikatzen ditugu.

    Euria egiten duenean, bustitzen naiz. Beti busti naiz, ez zait gustatzen, jakina, baina San Mames ez da antzokia, normala da bustitzea. Ez goaz antzezlan edo opera ikustera, irekita dagoen futbol zelai batera baizik. Batzuek hori ahaztu dute, eta euren erosotasuna jartzen dute taldearekiko inplikazioaren gainetik. Bustitzearen kontra egiten dugu protesta eta oihu. Bustitzearen kontra xahutzen ditugu gure energiak.

    Busti nahi ez duena, bere adiera guztietan, zine aretora joan dadila, hor ez da bustiko, ez du tabakoaren kea irentsi beharko, palomitak jan ahal izango ditu eta , jakina, nahi izanez gero, lo-kuluxka egin ahal izango du inoren oihuak esnatu gabe..

    • Patxi dice:

      Ados nago zaletuok animatu behar ditugula jokalariak; zail egiten zait, ordea, ikusten baditut potrojorran, ahalegindu barik.Eta zuri?

      Busti ez busti besterik da; argi dago, animatzean, busti behar dugula; baina bidezkoa al da eserleku batengatik pilo bat diru ordaindu dutenak bustitzea? Kontuan hartu behar da, gainera, esan zietela ez zirela bustiko. Bada, nire ustez, ez da zuzena.

  2. mikel dice:

    Larunbatean peñentzako aldean egon nintzen. Umeentzako ura ere bota behar zen sarreran. Partida hasita, lau gizon nahiko mozkortuta sartu ziren taldearen langile batek lagunduta.


Shares