Bilbon egokitu zaigun Budhak ez du zerikusirik Asiako lehengusuarekin. Hangoa, Sidarta edo Buda izenez ezagututa, orekaren eta bizitza lasaiaren ikurra da, baina Urkixo Zumardiko Bhuda liskartsu samarra da eta denbora laburrean udaltzainak, zinegotziak, diskotekaren jabeak, auzokideak, bezeroak eta epaile bat muturturik egotea lortu du.
Auzokideen atsedena, diskotekako langileen lanpostuen iraupena, Bilbo erdian ondo pasatzeko eskubidea, legeak bete
beharra … Nork bere ikuspuntua defendatu nahian, asko izan dira erabili diren argudioak, baina ez dugu ahaztu behar zer gertatu zen duela hiru urte Madrid Arenan lokalaren edukiera ez errespetatzeagatik.
Buda, “h”-rik gabekoa, oso abegikorra da eta sinestun guztiak onartzen ditu bere altzoan, baina ezin dugu haren eskuzabaltasunaz abusatu, denak bere mugak baitu. Gauza bat da Sidartaren altzoan gozo-gozo egotea eta beste bat, oso bestelakoa gainera, Budharen sabelera kabitzen direnak baino 145 pertsona gehiago sartzea. Ziur nago Budak txarto agoantatuko zuela tamaina horretako anabasa.
*Argazkiak: budhabilbao.com eta elcorreo.com


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Baimenduta dagoen baino jende gehiago sartzea ezin da onartu beraz, hartu behar diren neurriak ezarri beharko lirateke Madrilen izan zena ez gertatzeko. Nire galdera beste bat da, diskotekak hirian bertan ala hiritik kanpo?. Gogoratu orain gutxi Deuston diskoteka bat eraikitzeko proposamena atzera bota zutela auzokideen protestak zirela eta.
Ez dut oso argi. Diskotekek arau guztiak bete arren, kalean (diskotekaren inguruan) gertatzen dena kontrolatzea zaila da. Kalean arazorik egon denean, lokalen jabeek beti esan dute ez dutela inolako erantzukizunik kalean gertatzen denaz.
Diskoteketara joaten hasi den gazte baten aita naiz eta ez dut nahi semeak lekutara joan behar izatea. Hala ere, auzokieen kexak ulertzen ditut, gogorra izan behar baita diskoteka bat etxe azpian izatea.
Arnasie artu eta putz eiñ, bixak batera ezin.
Behin baino gehiagotan arazoak izan dira diskoteken edukierarekin. Horren adibidea Budhan gertatu dena da. Ezin da jasan jabeen diru goseak gure gazteak arriskuan jartzea. Beraz, beste diskotekako jabeek gauza berbera egin ez dezaten, zera uste dugu: Budha diskotekari isun gogorra ipintzea ez ezik, denbora luzerako ixtea ere beharrezkoa dela.
Ados gaude Budhak arauak urratzen baditu zigor bat jasotzearekin. Hala ere, baimendutako edukiera gainditzea, oso arriskutsua izan arren,ez da betiko ixteko moduko arrazoia; horrela gertatuz gero diskotekako langileak kale gorrian geratuko liratekeelako.
Bestalde, Budha diskoteka gune eroso batean dago gazteentzat, hirian bertan dagoelako; horrela, gure gazteek ez dute bidaiatu behar hiritik kanpo jaia bilatzeko.
Dena den,azpimarratu nahi duguna da ondo deritzogula denboraldi batez itxita egoteari, hurrengoan jabeak arauak ez betetzea bi aldiz pentsatzeko.