hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2016 / 04 / 25

Orain gutxi Igor Goikoetxeak euskarak eskola kirolean duen presentzia urriaz idatzi zuen Argia astekarian. Urritasun horrek ez ninduen batere harritu, urtez urte eta zelaiz zelai ikusle eta gurasook egiaztatzen dugun kontua baita. Izugarri harritu eta mintzen nauena da kirol-talde zein ikastetxeen arduragabekeria. Etsigarria da eskola eta kirola uztartu behar dituen ekimen batean euskararen lekua hutsaren hurrengoa izatea. Zoritxarrez, kirolean eskoletako patioetan gertatzen dena errepikatzen da: euskara ikasteko eta gaztelania olgetarako.

Gaztelania nagusi den eskualdetan haurrek nekez egingo dute euskaraz aisialdiarekin lotzen ez badute. Batek baino gehiagok pentsa lezake arazoaren gakoa entrenatzile eta kirolarien arteko hizkuntza-langa dela, baina ustezko langa hori kasu gutxitan izaten da benetakoa, entrenatzaile gehienak D edo B ereduetan ibilitako gazteak dira eta.

CVSQrgvWsAA-Zkk[1] Aitxarte, Etxezuri, Artxanda, Mallona, Zorrotza, Lasesarre, Sestao, Trapagaran, Alonsotegi, Getxo, Mungia, Gaztelueta, Santurtzi, Astrabudua, Lutxana, Alonsotegi, Errekaortu.. asko dira azken urteetan «futbol-turismoari» esker ezagutu ditudan taldeak, zelaiak eta auzoak. Bada, talde bitan baino ez dut ikusi euskara protagonista: Legardan eta San Nikolas ikastolan. Gainontzekoetan euskara jokoz kanpo dago.

 

 

Igor Goikoetxearen artikulua irakurtzeko:https://t.co/GpfYZuRqF1

4 Erantzun orain arte.

  1. Maria R. dice:

    Igor Goikoetxeak ondo dakienez, badirudi euskarak eta kirolak ez dutela «harreman polita mantentzen». Egia da egiten diren kirol ezberdinen artean (haur eta helduen artean/profesionalen artean), praktikatzen ez den gauza bakarra euskara dela.

    Denok dakigunez, aspaldidanik, era guztietako ekintzak egiten dira (konbentzioak, hitzaldiak, jolasak, …) euskara bultzatzeko helburuarekin, baina egia da: zer gertatzen da euskararekin eta kirolarekin? Beraz, badirudi nahiko ahaztuta daukagula eta, beraz, irtenbideren bat jarri behar dela arazo honen aurrean. Agian ez litzateke soilik kirola saritu beharko, baita kirolen bat egiten duen bitartean euskara praktikatzen duena ere.

    Gainera, gaur egun, ikastetxeetan arlo guztietatik edo ia esparru guztietatik lantzen da euskara; eta horregatik, ideala litzateke euskara eta kirola talde berean egotea.

  2. Marta H. dice:

    Igor Goikoetxeak aipatzen duen bezala kirolaren munduan nahiz eta euskararen ezagutza handia izan, praktikan ez da erabiltzen. Aipatutakoa kirolaren arlo gehienetan gertatzen da, adibidez, haurren edota helduen kirolean.

    Kirolean euskararekin gertatzen dena, kalean gertatzen denaren isla da. Esate baterako, jende askok ez du euskara bere aisialdiarekin lotzen, euskara maila altua eduki arren. Hori dela eta, zentzu horretan aisialdian horren erabilera sustatzeko zerbait egin beharko litzateke. Egia da azken urteetan zenbait ekintza egin direla, agian horietatik garrantzitsuena euskaraldiaren ekimena izan da, hizkuntza ohiturak aldatzeko proiektu berritzailea dena. Baina behin euskaraldia amaituta, zoritxarrez gure ohituretara bueltatzen gara…

    Esaten dute hizkuntza bat desagertzen dela hizkuntza horren azken hiztuna hiltzen denean. Beraz, euskara bizirik irauteko ezinbestekoa izango da komunikazio esparru guztietan erabiltzea, kirolean, kalean, lagunen artean etabarretan.

  3. Joana gonzalez A. dice:

    Ados nago Igorrekin.
    Uste dut haurrek eta heldu askok euskara ikasketarekin lotzen dutela, jolasten direnean ez baitute erabiltzen. Haientzat euskara klaseen barruan dago, baina ez jolasaren barruan. Hau da, bakarrik azterketa gainditzeko erabiltzen dute. Gainera, gaur egun gimnastika ingelesez ematen dute berriro euskara alde batera utziTA, jolastu bitartean.
    Nire ustez konponbidea ez da erraza. Uste dut etxetik irakatsi behar dela. Adibidez, futbol partidak euskaraz ikusiz. Horretaz aparte, parkean lagunekin euskara erabiltzea egunerokotasunean gehiago ikus dezaten.
    Dena den, zorionez pixkanaka-pixkanaka gero eta guraso gehiagok euskara dakite eta haien artean gure hizkuntza gehiago erabiltzen da.
     

  4. Janire dice:

    Gaur egun ez da oso ohikoa jendea kaletik euskaraz hitz egiten ikustea. Egoera hau gertatzen da kirol arloan ere gertatzen da. Orokorrean, jendea euskera ikastearekin eta gaztelania aisialdiarekin elkartzen da. Beraz, kirola aisialdiaren parte da eta entzuten den hizkuntza gaztelania da.

    Helduekin pizka bat zailagoa da hau aldatzea; umeekin, ordea, garaiz gaude aldatzeko.

    Lehenengo eta behin, eskoletatik ekintza ugari egin daitezke. Esate baterako, atseden uneetan, jolastokian ariketak euskeraz egin ahal dira haurrak euskaraz jolasteko. Gainera, ondo egongo litzateke ikasgai dibertigarrienak euskara ez den beste hizkuntza batean ez egitea. Adibidez, marrazketa, musika edo heziketa fisikoa hainat eskoletan ingelesez edo frantzesez egiten dira. Hala eta guztiz ere, irakasgai horiek euskaraz egingo balira, haurrek, hizkuntza hori zerbait positibotzat hartuko lukete, eta ez ikasteko gauza gisa baino ez.

    Bestalde, gurasoek lagundu dezakete. Adibidez, telebista euskaraz ikusiz edo haiekin euskaraz jolastuz umeak oso txikiak direnetik. Amaitzeko azpimarratu nahi dut ez dagoela esan beharrik seme-alabak euskarako akademieetan apuntatzea ederto dagoela, baina garrantzitsuena da hizkuntza praktikan jarri bai eremu akademikoetan bai aisialdian.


Shares