Italiako Auzitegi Gorenak ezerezean utzi du Errumaniako etorkin baten aurkako epaia. Auzitegi Gorenaren ustez, ezin dira zigortu goseak eta pobreziak eragindako janari lapurketak. Gainera, Gorena osatzen duten epaileen esanetan, Estatua izan behar da lapurketek ergindako kalteen erantzulea, ez baita zilegi hainbeste herritar miseria gorrian bizitzea.
Lapur gosetiak gazta bat lapurtu zuela irakurri nuenean, «Matxinada ontzian» filmaren eszenarik ospetsuena etorri zitzaidan gogora. Bertan, Marlon Brandok uko egiten dio kapitanarekin afaltzeari, eta horretarako «Ez, eskerrik asko; kiratsa dario gazta horri» esaldi ospetsua botatzen dio agintari anker eta ustelari.
Filmean bezala, Italian lapurtutako gazta hura ustelkeriaren eta handikeriaren aurkako ikur bihurtu da, baina , zoritxarrez, Europan gazta ustel gahiegi daude gobernuen sotoetan. Tokian tokiko epaitegi eta auzitegietan Marlon Brando gehiagoren premian gaude.

![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Albiste hori irratian entzun nuenean, poztu egin nintzen; zeren lapur gaixoari —ez dago eskubiderik— hainbat urteko kartzelaldia ezarri nahi baitzioten lau euroko lapurreta-edo egiteagatik. Handikiei, ordea, milioiak eta milioiak ebatsita ere, ez diete halako zigorrik jartzen/betearazten. Oraingoan, beraz, justizia egin da.
Bestalde, epai honek aurrekari ezarriko ahal du! Hots, balio dezala Estatuak herritar/hiritar guztien oinarrizko beharrizanak/eskubideak bermatu ditzan.
Epaileen ohiko zurruntasuna kontuan harturik, berri pozgarria da, baina ez du behartsu eta gosetien arazoa konpontzen. Kontua ez da lapurrak eta lapurketak barkatzea, baizik eta lapurtu beharrik ez izatea. Estatuak berak elikatu beharko lituzke miseria gorrian daudenak. Ahalegin eta meritu handiz Caritasek, elikagaien bankuek eta beste hainbat erakundek egiten duten lana, herri-erakundeen esku egon beharko lirateke.
Legeak proportzionalak izan behar dira eta egokitu behar dira lapurretaren larrialdiaren arabera. Horrez gain, epaileak malgutasunez jokatu behar dira zigorrak ezarri behar dituztenean.
Dena den, gizarteak ahalbidetu behar du guztiok gutxieneko beharrak bermatuta edukitzea.
Gobernuek bermatu behar dituzte funtsezko eskubideak pertsonen oinarrizko beharrak asetzeko; hórrela, jendeak ez du lapurketarik egingo gutxieneko baldintzetan bizi izateko.