Asteon ekitaldi garrantzitsu bi gauzatu dira arlo honetan. Maiatzaren 16ko prentsaurreko batean, Euskararen Aholku Batzordeko IKT Batzorde-atal Bereziak, Maite Goñik zuzenduak, 12 gomendio hauek egiten dizkie herri aginteei, Informazio- eta Komunikazio- Teknologiei buruz:
- Euskarazko Wikipedia sustatu
- Estrategikoak diren enpresekin etengabeko harremana eta elkarlanerako bideak sustatu
- Eduki propioak sortu eta etengabe edo maiz berritzen diren kontuan izan diru-laguntzak ematean
- Administrazioaren diru-laguntzaz sortutako edukien Copyleft politika arautu, lizentzia libreak bultzatuz
- Euskarazko IKTen inguruko datuak lortu (erabilera, sartzea…).
- Ikus-entzunezkoen alorrean eragin
- Bideo-jokoen alorrean eragi.
- Euskaldunok gehien erabiltzen ditugun aplikazioak, CMSak, sare sozialak eta bestelakoak identifikatu eta ahalik eta azkarren itzuli/lokalizatu
- Zaintza teknologikoa ziurtatu
- Sarean euskara sustatzen ari diren ekimenak identifikatu eta bultzatu.
- Publikoa den edukia sareratu
- Hizkuntza-teknologiak garatzen lagundu eta berariazko plana garatu
Dokumentu osoa irakurri edo aztertu nahi duenak jo dezala egin dugun estekara.
Maiatzaren 18an, berriz, ITZULPEN AUTOMATIKOA EUSKARAZ mintegia burutu zen Donostian, eta euskara-ingelesa itzultzailea, besteak beste, aurkeztu zen jendaurrean. Azaldu zigutenez, badira itzultzaile mota batzuk zertan oinarritzen diren:
- Baliabide linguistikoak ardatz dituztenak
- Corpusetan funts dutenak, adibidez, googlerena. Gainera, eskuko telefonoetarako aplikazioak badu itzultzerik irudiaren, ahotsaren edota idazkeraren bidez
- Hibridoak (Opentrad, Matxin, eta abar)
Dena dela, eta ondorio gisa, aipatu zuten sistema hauek guztiek hobetze-muga dutela eta beste paradigma bat beharrezkoa dugula, hain zuzen, gure garunaren funtzionamendua simulatzen duena. Mintegiaren berri zehatzagoak nahi izanez gero, hona zenbait “argazki”.

![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Gutxitan erabili ditut eta gehienetan emaitza eskasa izan da. Hitzek hiztunak edo idazleak eman nahi dieten arima dute. Automatismoa eta arima nekez lotzen diren hitzak dira.
Nik gutxitan, baina erabili izan ditut. Batez ere, ingelesa-gaztelania. Gehienetan, esaldi luze bat zelan esaten den berresteko. Egia esan, nik pentsatuta nuenaren antzera itzultzen du programak.