hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2016 / 05 / 19

Ipurterreak, zoroak, zuhurrak, isilak, plaza-gizonak … Mota guztietako entrenatzaileak izan ditugu azken urteotan. Batzuek lotura berezia izan dute zale eta prentsarekin; beste batzuek, berriz, kritika gogorrak jaso dituzte harmailatik zein komunikabideetatik.

athletic-fue-tercero-fase-grupos-champions-por-detras-porto-shakhtar-1418396227909[1]Azken 20 denboraldietan Heykens, Clemente, Mandilibar, Luis Fernández, Mané, Sarriugarte, Caparros, Bielsa, eta Valverde egon dira apopilo San Mameseko aulkian. Gehienek lana ederto bete dute, baina argi dago denek ez gaituztela neurri berean liluratu. Adibidez, bien lana goraipatzekoa izan arren, zaleen artean Valverderen xarma ez da Bielsarena bestekoa. Ni Bielsaren aldekoa izan nintzen, baina ez dut oso ondo ulertzen zenbat kostatzen zaigun zaleoi Valverde animatu eta goraipatzea. Are gehiago, partida batean askoz ugariagoak dira Bielsa edo Kukoren aldeko  oihuak oraingo entrenatzailearen aldekoak  baino. UEEFAren ustez, Valverde izan da ligako entrenatzailerik onena, egon den denboraldietan Europara eraman gaitu eta harekin irabazi dugu titulu bat aspaldiko partez. Badago gehiago eskatzerik?

Zuen ustez, zein izan da entrenatzailerik onena?

2 Erantzun orain arte.

  1. alex dice:

    Nire ustez entrenatzailerik onena «Txingurri» izan da. Egia da ez dituela hamaika sari ekarri, baina Athletic bihotzean darama eta bikain egiten du bere lana.

  2. Atezain dice:

    Valverde onena d


Shares