Terrorismoak burututako sarraskiren bat gertatzen denean, borreroez gain , haien atzean dauden eragile intelektualek ere ordaindu behar dute sortutako min eta kalteengatik. Atzo, terrorismo homofoboak marka guztiak apurtu zituen Orlandon eta politikari eta kazetari guztiak berehala hasi dira errudunen bila. Ikertzaileek aurreratu dutenaren arabera bi hipotesi nagusi daude Orlandoko hilketak azaldu ahal izateko: homosexualak gorrotatzen dituen musulman zoro baten ekintza edota ISISena.
Zoritxarrez, homosexualak biktima direnean eragile intelektualen bilaketa ez da beste terrorismo batzuetan gertatzen dena bezain zorrotz eta eraginkorra. Kitzikariak aurkitzeko ez da Amerika edo Asiara jo behar, askoz hurbilago baititugu eta. Homosexualei eskubideak murrizten dizkieten politikariak eta gaixotzat hartzen dituzten gotzainak baztertzen ari dira gizatalde oso bat inolako arrazoirik gabe. Ezin dugu ahaztu talde bat baztertzeak edo susmopean jartzeak ondorio larriak ekarri dituela herri askoren historian, baina tradizioaren eta historiaren zaintzaile sutsuek ez dute ikusi nahi.

![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Valentziako Fiskaltzak eginbideak ireki ditu hango gotzainaren aurka. Orain gutxi homesexualek lobby bat osatzen dutela adierazi zuen. Talde askok gorrotoa zabaltzea leporatu diote.