Kirol-janzkien marka handiek etekin izugarriak lortzen dituzte futbol-kamiseta eta oinetakoei esker. Izan ere, 2000. urtetik aurrera, Nike, Adidas eta Pumaren akzioen irabaziek gora egin dute era ikaragarrian urtetik urtera. Arrakasta horren arrazoiak honako hauek dira: kamiseta eta boten etengabeko berrikuntza, marketin-kanpaina erraldoiak eta ekoizpen-gastuak urritzeko politika.
Orain gutxi Frantziako zenbait erakundek ikerketa egin dute marka horien kapitalismo basatia salatzeko. 85 euroko kamiseta erosten dugunean Adidasek edo Nikek 25 euro garbi irabazten dute, lau euro publizitatean inbertitzen dira, 60 zentimo ordaintzen zaie kamiseta egin duten Asiako enpresei eta gainontzekoa saltzaile eta bitartekarientzat izaten da. Milioiak eta milioiak mugitzen dituzten enpresak Asiako langileen miseria sustatzen ari dira. Izarrek zein talde handiek dirua parrastadaka jasotzen dute marka handiei publizitatea egiteagatik: Messik eta Pogbak 38 milioi, Ronaldok 25, Manchester United-ek 114, Municheko Bayern-ek 61… Ez dago zalantzarik, enpresa batek dirutza hori jokalariak eta taldeak babesteko erabiltzen badu, zer-nolako etekinak izan behar ditu?
Messi, Ronaldo eta abar esne-mamitan bizi dira, baina kamiseta benetan izerditzen dutenak, Asiako langileak, alegia, miseria gorrian daude. Vietnam, Indonesia edo Kanbodiako oihalgintzan dihardutenen gutxieneko soldata 80 eurokoa. Egiten duten kamisetarena baino txikoagoa.
![nik%20ez[1]](http://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/nik20ez1-277x300.jpg)

![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Asiako langile hauen soldata eta izan ahal dituzten lan baldintza eta baliabide kaskarrak ikusita ez da harritzekoa Suitzari orain dela gutxi gertatutakoa. Frantziaren aurkako partidan lauzpabost kamiseta apurtu zituzten, Puma markakoak alegia. Suitzarren jokalari batek esan zuen moduan, «eskerrak (Pumakoek) ez dituztela kondoiak fabrikatzen», bestela umeen jaiotze tasa izugarri hasiko zen.
Behintzat, artikuluan agertzen den banaketari esker, «ulertu» ahal dugu zergatik diren hain garestiak futbol kamisetak.
Eta iragarkien eta marketinaren mundu honetan maneiatzen diren datuen arabera, futbolari edo modelo batzuen aurrean gaude? Messik, Pogbak eta Cristianok zelaitik kanpo zelai barruan irabazten dutena baino askoz gehiago da.