hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 04 / 30

:: Maite González Bilbao.

Ziur nago Marcelo Bielsak emandako azkenengo prentsaurrekoan berriro ere jarraitzaile mordoa bereganatu zituela. Ohi duenez, astean zehar entrenatzaileak hurrengo partidari buruz hitz egiten zuen, baina ostegunean San Mames eta Athletic goraipatu zituen, eta keinu horiek Athletic-eko zaleok asko estimatzen ditugu. Honako hauek izan ziren Bielsaren hitzak:

«San Mamés para los que amamos el fútbol es una proyección de esas emociones que me gusta compartir con los aficionados del Athletic»

«Lo que significa el Athletic dentro de una fútbol comercializado es muy importante para el futbol en sí»

Ni benetan  hunkitzen nau Athletic-en aulkian jesartzen den entrenatzaileak benetan kluba  sentitzeak eta bertan %100ean inplikatzeak. Bielsak behin baino gehiagotan egin ditu Athletic-en aldeko adierazpenak, zaleak, filosofia, futbol-zelaia eta klubaren Historia goraipatuz.

Bilbora heldu eta bost hilabetera konturatu zen Bielsa zein nolako taldean zegoen eta horrela aitortu zuen,  Athletic-ek hasieran zituen itxaropenak gainditu zituela adierazi zuenean. [ikusi]

Bielsak badaki ondo zer suposatzen duen Athletic-ek zaleentzat. Guretzat futbol talde bat baino gehiago da. Sentimendu bat da. Familiako kide bat gehiago. Erlijio bat da askorentzat, katedralean jokatuta eta Begoñako Amaren babesarekin izanda, zentzua dauka.

Athletic hori guztia baino gehiago da, bizitzeko modu bat da! Berak markatzen du zaleen gogo-aldartea eta mota guztietako emozioak eragiten ditu zalerik hotzenen artean ere, hori da Athletic.

Agian, esaten ditudanak gehiegizkoak direla pentsatuko duzue, baina askotan Athletic-ek zorioneko eroaldi gozoak eskaintzen dizkigu, gainerako guztiak garrantzirik izango ez balu bezala, edo.

Eta zuretzat, zer da Athletic? [ikusi]

 

 

 

 

 

Erantzun bat orain arte.

  1. Jon dice:

    Zer da Athletic niretzat? Erantzutea zaila da, baina bideo honetan (gaztelaniaz dago) esaten dena erantzunera asko hurbiltzen da. Benetan, oso polita eta hunkigarria

    http://www.youtube.com/watch?v=42f-Q48RXMY


Shares