:: Maite González Bilbao.
Denok dakigunez, pasa den igandean amaren eguna ospatu zen. Athletic-ek oso keinu polita egin zuen eguna ospatzeko. Ostiralean, Celtaren aurka jokatutako partidan Athletic-en hamaikakoak ezezaguna zirudien. Moreno (Iraizoz), Sagarna (Iraola), Domínguez (San José), Imaz (Ekiza), Borde (Aurtenetxe), Nausia (Gurpegi), Derteano (Iturraspe), Arana (De Marcos), Laskurain (Susaeta), Goñi (Muniain) eta Zubeldia (Aduriz) izan ziren Balaidos futbol zelaian jokatu zutenak. Jokalarien amen abizenak elastiko zurigorrietan ikustea ekimen ederra izan zela iruditu zait klubaren aldetik.
Detaile horrekin hemen ezberdinak garela ere erakutsi dugu, beste gai askotan bezala. Izan ere, jokalariek jakin dute ekintza sinple batekin zaleengana hurbiltzen, bereziki emakumeengana. Polita izango litzateke baten batek amaren abizena idatzita jarraitzea, berezia izango litzateke.

![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Jokalarien ekimena izan bada, euren burutik eta bihotzetik irten bada, ez dut txarto ikusten. Neuk,ordea, zalantzan jartzen dut zein den ideiaren sortzailea eta helburua. Zenbakietan agertzen diren argazkiak ere jarraitzaileei egindako omenaldi gisa aurkeztu zituzten, baina Coca-Cola gehiago saltzeko ideia baino ez da izan. Ama gogoratzea zilegi iruditzen zait, baina hainbeste kritikatzen dugun halako «Corte Ingles egun» batean egiteari kutsu komertziala dario.
Ziur pozik egon zirenak Celtakoak izan zirela. Gure jokalarien amez gogoratzen ziren bakoitzean nori buruz ari ziren baitzekiten.