:: Maite Gonzalez Bilbao.
Asteazkenean Sir Alex Fergusonek, Manchester United-ko entrenatzaileak, denboraldiaren bukaeran erretiratuko dela esan zuen. Pentsatuko duzue zerikusi ote duen albiste honek Athletic-ekin, baina badauka. Ferguson futbol munduan handienetako bat da, Athletic-en moduan.
71 urte ditu Fergusonek eta 27 urte beteko ditu Manchesterreko aulkian, hau gozamena! Edozein taldetan hori gertatzea ikaragarria izango litzateke. Nik Athletic-entzat nahiko nuke horrelako pertsona bat, langilea, taldearekin leiala oso, eta egonkortasuna ematen diona. Ligako 13 titulu eta bi Champions lortu ditu, beste hainbat tituluren artean.
Pasa den urtean Athletic-ek aukera izan zuen Manchesterren aurka jokatzeko, Europa Leagueko final zortzirenetan. Partida oso berezia izan zen bai taldearen historiagatik, baita entrenatzaileagatik ere. Kanporaketa jokatu eta gero Fergusonek aitortu zuen “Athletic jokatzen ikustea harrigarria da”. Pasa den denboraldian horrela izan zen, Europa osoa liluratuta geratu zen Athletic-ek egiten zuen jokoarekin. Old Trafford-en jokatutako partida bikaina izan zen!
Manchester United Europako talde garrantzitsuenetakoa da, eta aulki hori betetzea ez da zeregin erreza izango. Berria jakin zenetik hasi dira zurrumurruak ea nor izango den Manchesterreko hurrengo entrenatzailea. Entzundako izenen artean David Moyes (Everton), Jürgen Klopp (Borussia Dortmund) edo Jose Mourinho (Real Madrid) daude. Espero dudan gauza bakarra klubaren parean dagoen entrenatzaile bat izan dadila.



![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Handia. Garaipen izugarriak lortu arren, gizon apala. Imajinatzen duzue Mou hainbeste titulu izanda? Gaztetan Glasgow-eko ontzioletan egin zuen lan, eta garai hatakoak ditu lagunik onenak. Gauza bat baino ez diot aurpegiratzen; Rangers-en kamiseta jantzi izana eta ez hain gustuko dudan Celtic-ena.